Bertsolaritza
Bertsolari Txapelketa
Jon Martinek lortu du finalaurrekoetarako bigarren txartela
EITB.EUS
Oiartzuarra garaile atera da larunbat honetan Seguran izandako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdenean.
-
Jon Martin bertsolaria, Segurako saioan. Argazkia: Alberto Elosegi / XDZ
Jon Martinek irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena, eta horri esker, finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Oiartzuarrak 673,5 puntu lortu ditu larunbat honetako saioan, eta, ondorioz, urriaren 28an Bastidan izango den lehen finalaurrekorako sailkatu da zuzenean.
Gaurko saioa Segurako Baratze pilotalekuan izan da, eta 700 bat lagun bildu dira bertan. Oier Suarezek egin ditu aurkezle lanak, eta bertsotan honako bertsolari hauek izan dira: Nerea Elustondo, Beñat Iguaran, Felix Zubia, Unai Gaztelumendi, Jon Martin eta Ander Fuentes "Itturri".
Segurako saioaren sailkapen osoa
Jon Martin: 673,5 puntu
Nerea Elustondo: 665,5 puntu
Beñat Iguaran: 655,5 puntu
Ander Fuentes "Itturri": 629,5 puntu
Unai Gaztelumendi: 620 puntu
Felix Zubia: 594 puntu
Hurrengo hitzordua igande honetan izango da, Leitzako Udal kiroldegian. Agin Laburu Rezola, Iñaki Apalategi Astigarraga, Julio Soto Ezkurdia, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran eta Unai Agirre Goia ariko dira bertan oholtza gainean, Maider Ansa Zugarramurdi aurkezle eta gai-jartzailearen esanetara.