Bertsolaritza
35 bertsolari
Nafarroako 2017ko Bertsolari Txapelketa abenduaren 16an abiatuko da
eitb.eus
Iruñean hasiko da norgehiagoka, Katakraken, sarrera doakoa dela. Txapelketan lehenengoz izena eman duten bederatzi bertsolarik kanporaketa bat jokatuko dute. Finala apirilaren 8an izango da.
-
Nafarroako Bertsolari Txapelketa
35 bertsolarik eman dute izena 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Final-laurdenetako fasea otsailaren 18an hasiko da, eta txapelketa apirilaren 8an amaituko da. Aurretik, dena dela, kanporaketa bat jokatuko da, ostiral honetan, abenduak 16.
Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan, eta horietatik lauk lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Saioa abenduaren 16an jokatuko da, Iruñeko Katakraken, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da.
Kanporaketan parte hartuko dutenak Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira: Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz). Gainerakoak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.