Bertsolaritza
Finala, abenduaren 19an
Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista
eitb.eu
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da atzo arratsaldean, Zarautzen. Alaia Martinek irabazi du saioa eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da Ilunbeko finalerako.
-
Alaia Martin, atzoko saioan
Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hiru finalaurrekoetako lehena, atzo Zarautzen egindako saioan.
Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, 1.200 bertsozaleren aurrean, dute Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida, finalaurrekoetako bigarrenarekin. Igandean, Tolosako Usabal kiroldegian izango da saioa, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariekin.
Finala abenduaren 19an izango da, Ilunben.