Bertsolaritza
Finala
Julio Soto, Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun
O.A. | EITB.EUS
Gorritiko bertsolaria Xabier Terrerosi nagusitu zaio buruz burukoan.
Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, finaleko buruz burukoan Xabier Terrerosi nagusituta.
Gorritiko bertsolariak hirugarrenez jantzi du txapela, izan ere, aurrez 2010ean eta 2011n ere nagusitu zen.
Sailkapen osoa
1.- Julio Soto 797,5 puntu
2.- Xabier Terreros 759 puntu
3.- Eneko Lazkoz 446,5 puntu
4.- Oskar Estanga 430,5 puntu
5.- Eneko Fernandez 420,5 puntu
6.- Ander Fuentes Iturri 412,5 puntu
7.- Julen Zelaieta 411 puntu
8.- Aimar Karrika 405,5 puntu
Juanjo Atxa almandoztarrak jantzi dio txapela Julio Sotori. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean eginiko lan isila eta etengabea eskertu nahi izan dio.
Guztira, 1.200 bertsozale inguru elkartu dira Elizondoko pilotalekuan ospatu den finalean.
Bihar, igandea, ETB-1ek finalaren laburpen zabala eskainiko du 15:00etatik aurrera.