Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia

Julio Soto finalaurrekoan izango da, Hendaiako kanporaketan nagusituta

Erredakzioa

Amaia Agirrek bigarren postua eskuratu du, irabazlea baino hamar puntu inguru gutxiago lortuta. Azaroaren 9an Gernika-Lumon ospatzekoa den finalaurrekoan izango da Soto.

  • Sotok 653 puntu lortu ditu Hendaiako kanporaketan. Irudia: Gari Garaialde/Bertsozale Elkartea

    Sotok 653 puntu lortu ditu Hendaiako kanporaketan. Irudia: Gari Garaialde/Bertsozale Elkartea

Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan.

Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira.

Orain arte izan den saiorik jendetsuenean, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta.

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa, saiorako sarrera guztiak salduta direla.

 

Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:

Julio Soto 653

Amaia Agirre 642,5

Iñaki Zelaia 611

Felix Zubia 610

Iñaki Apalategi 596

Iban Urdangarin 591

Hendaian lehiatutako bertsolariak. Iturria: Gari Garaialde/Bertsozale Elkartea

Hendaian lortu duen lehen postuari esker, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan arituko da gorritiarra, Amets Arzallus, Jon Martin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Altsasun jokatuko da bihar, igandea, Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa. Saioa 17:30ean hasiko da, Burunda pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira bertan: Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.

Altsasuko kanporaketako sarrera guztiak bukatu dira, hortaz ez da lehiatila irekiko. 825 bertsozalek lepo beteko dute aretoa.