Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia 2013

43 bertsolari, 14 gai-jartzaile eta 16 epaile

EITB.COM

Herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Halaber, gai-jartzaile eta epaile taldeko kide guztiak herrialdeetako txapelketetan trebatu dira.

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009. Argazkilaria: Galder Izagirre (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

    Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009. Argazkilaria: Galder Izagirre (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

Bertsolariak

Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzen duten bertsolariek herrialdeetako txapelketetan lortu dute sailkatzea. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik parte hartuko dute aurten; zaharrena Jon Maia (41 urte) izango da, eta gazteena, berriz, Maddi Sarasua (18 urte).

Ondorengo 43 bertsolariak izango dira taula gainean:

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987), Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981), Iker Zubeldia Katarain (Zegama, 1981), Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, 1981), Nerea Elustondo Plazaola (Legazpi, 1981), Odei Barroso Gomila (Urruña, 1988),  Agin Laburu Rezola (Astigarraga, 1985), Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, 1977), Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia, 1979), Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka, 1977), Jone Uria Albizuri (Algorta, 1990), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979), Amaia Agirre Arrastoa (Amasa-Villabona, 1977), Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974), Iban Urdangarin Lardizabal (Ataun, 1985), Iñaki Apalategi Astigarraga (Beasain, 1982), Iñaki Zelaia Irazusta (Hernani, 1973), Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987), Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987), Erika Lagoma Pombar (Lesaka, 1981), Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, 1972), Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, 1977), Unai Agirre Goia (Hernani, 1975), Xabier Silveira Etxeberria (Lesaka, 1976), Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Elgeta, 1978), Beñat Lizaso Alberdi (Azpeitia, 1982), Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975), Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" (Zarautz, 1977), Jokin Uranga Isuskitza (Azpeitia, 1980), Oihana Bartra Arenas (Bilbo, 1984), Eneritz Zabaleta Apaolaza (Baiona, 1984), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu, 1979), Iratxe Ibarra Foruria (Markina-Xemein, 1974), Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982), Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990), Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975), Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976), Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983), Jon Maia Soria (Urretxu, 1972), Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982), Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974) eta Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1975).

Gai-jartzaileak

Bertsozale Elkarteak, bestalde, herrialdeetako txapelketetan trebakuntza eta eskarmentu handiena pilatu duten gai-jartzaileak hautatzen ditu Bertsolari Txapelketa Nagusirako. Gai-jartzaileek talde antolatzailean ere badute ordezkaria; gune horretan, epaileekin eta bertsolariek adosten dituzte bertsogintzari dagozkien alderdiak. Bestela, gai-jartzaileena talde independentea da.

Ondorengoak dira Txapelketa Nagusiko 14 gai-jartzaileak:

Alaitz Rekondo Ferrero, Amaiur Lujanbio Agirre, Bernar Mandaluniz Plaza, Fernando Anbustegi Goñi, Idoia Beitia Izurrategi, Iker Iriarte Iribar, Inaxio Usarralde Aranzadi, Jon Zaldua Brit, Joana Itzaina Malharin, Leire Aurrekoetxea Arkotxa, Maite Berriozabal Berrizbeitia, Saroi Jauregi Aiestaran, Unai Elizasu Lertxundi, Zuriñe Iarritu Azpitarte.

Epaileak

Epaile taldeko 16 kideak ere, Txapelketa Nagusira pasatu aurretik, herrialdeetako txapelketetan trebatu dira. Entrenamendu eta balorazio saioak antolatzen dituzte sarritan, eta horrez gain, epai-irizpideak errebisatzen dituzte txapelketa bakoitzaren atarian.

Ondorengoak dira Txapelketa Nagusiko 16 epaileak:

Aitor Jimenez Tolosana, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneko Bidegain Aire, Eneritz Azkue Basurko, Gorka Intxaurbe Etxebarri, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Abril Olaetxea, Josu Telleria Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Martin Aramendi Arana, Mikel Beaumont Arizaleta, Mikel F.de Arroiabe Idigoras, Mikel Lersundi Ayestaran, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Nerea Bruño Artazkoz.