Itxi

Bertsolaritza

Faktoria

Irailaren 29an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

E.M

Miramon

Amasa-Villabonan hasiko da txapelketa nagusia eta Barakaldoko BECen amaituko da.  43 bertsolarik parte hartuko dute, zaharrena Jon Maia 41 urterekin, eta gazteena Maddi Sarasua 18 urterekin.          

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

    Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Irailaren 29an hasi eta abenduaren 15ean amaituko da txapelketa, eta tarte horretan egingo diren 6 kanporaketa eta zazpi finalaurrekoetan bertsoek hartuko dituzte Euskal Herriko plaza asko, eta antolatzaileen esanetan 14.000 lagun espero dira BECen egingo den finalean.  Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak, txapelketa nagusiaren inguruko zenbaki askoren gainetik, urtearen buruan plazaz plaza egiten diren saio mordoa eta horietara joaten diren bertsozaleena azpimarratu nahi izan ditu.

Sarrerak, dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.