Itxi

Bertsolaritza

616 puntu

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Erredakzioa

Agirrerekin jokatu du buruz burukoa Gasteizko Printzipal Antzokian eta 600 lagunetik gora egon dira bertan.

  • Oihane Perea, Arabako irabazle. Argazkia: arababertsozale.org

    Oihane Perea, Arabako irabazle. Argazkia: arababertsozale.org

Oihane Pereak irabazi du Arabako bertsolari txapelketaren finala. Manex Agirre eta Oihane Perea sartu dira buruz burukoan eta azkenean, Perea izan da nagusi. 616 puntu eskuratu ditu, Agirrek ordea, 606.

Sei bertsolari hauek izan dira kantuan: Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Hirugarrenekoz izan da Arabako Bertsolari Txapelketako irabazle Perea eta Lautadako bertso eskolari eskainitako txapela izan da aurtengoa.