Bertsolaritza
Lehia
Derbiaren 'lehiakortasun sanoa' bertsolaritzara eramanez
Hiru bertsolari zurigorri eta beste hiru txuriurdinen arteko lehia izango da ostiralean, BBK aretoan. Zuzenean, eitb.com-en eta larunbatean ETB-1en.
-
Bertsoderbiaren kartela. Argazkia: Durangoko Azoka
Bertso-derbiaren lehen edizioa ostiralean izango da, 19:00etatik aurrera, Bilboko BBK aretoan. Athletic eta Real futbol taldeen arteko derbian sortzen den giroa bertsolaritzara eraman nahi dute antolatzaileek. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, baina etxetik ere jarraitu daiteke, zuzenean eskainiko baitugu eitb.com-en. Hurrengo egunean, larunbatean, ETB-1en eskainiko dute emanaldia.
Hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehia izango da Bertso-derbya. Talde bakoitzak klubek izendatutako kapitaina izango dute, eta beste bi bertsolariak herritarrek aukeratu dituzte, talde bien, web site eta sare sozialetan. Athletic taldeko kapitaina Anjel Mari Peñagarikano izango da eta bere taldekideak Jone Uria eta Oihana Bartra. Realeko kapitaina Andoni Egaña izango da, eta taldekideak Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.
Ekitaldi honekin "bi taldeen arteko lehiakortasun sanoa" aldarrikatu nahi da, antolatzaileen arabera, baita derbietan dibertitzeko asmoarekin sortzen den giro bikaina eta bi taldeak batzen dituen kultura amankomuna ere.