Bertsolaritza

1 / 30 Hurrengoa
Mejillon Tigre kolektiboko kideak, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Mejillon Tigre kolektiboko kideak, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia Mejillon Tigre kolektiboko kideak elkarrizketako ditu Mirari Martiarenak. Bestalde, Iruñeako eta Oiartzungo saioetako bertsoaldiak emango dira, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

''Bertsoa kritika politikoa eta soziala zen; pertsonalismora eramandako diskurtsoak dira amorratu nautenak''

''Bertsoa kritika politikoa eta soziala zen; pertsonalismora eramandako diskurtsoak dira amorratu nautenak''

Aner Peritzek Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoan Zarautzen bota zuen bertsoa biral egin zen. Ze ondorio atera ditu Anerrek gertatutako horrekin guztiarekin? Bere esanetan, saioak arantza bat kentzeko aukera eman zion. Hura pertsonalismora eraman duten diskurtsoek amorratu dute gehien.

Nolakoa da bertsolarien arteko lehia?

Nolakoa da bertsolarien arteko lehia?

Abenduaren 14an jantzi zuen Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Buruz burukoan Beñat Gaztelumendiren aurka aritu zen, baita 2015ean ere. Lagun minak dira; baina, taula gainean, arerioak. Nola moldatzen dira, orokorrean, bertsokideak lehia horrekin?

Maria Luisa Erdozio bertsolariaz, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Maria Luisa Erdozio bertsolariaz, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria izan zen Maria Luisa Erdozio. Hari buruz hitz egingo du Mirari Martiarenak Maite Deliart historialariarekin. Horrez gain, Aramaioko eta Pasai Donibaneko bertsoaldiak emango ditu saioak. 21:00etan, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

''Gipuzkoako txapelketa guztiak kontuan hartuta 400 gai oholtzaratu dira''

''Gipuzkoako txapelketa guztiak kontuan hartuta 400 gai oholtzaratu dira''

Imanol Artolak 10 urte bete ditu gai-jartzaile lanetan, 2015ean hasi zen Gipuzkoako Txapelketan. Gai-jartzailearen lana zein den azaldu du saioan, bere lan egiteko modua ere azalduz.

Jon Maia: ''Ulertu behar izan nuen nire aurrekoak zer izan diren nire burua onartzeko''

Jon Maia: ''Ulertu behar izan nuen nire aurrekoak zer izan diren nire burua onartzeko''

Bertsolari, musikari, idazle… Sortzaile nekaezina da Jon Maia. Bere ustez, etengabeko ikasketa prozesu batean bizi gara, eta denborak gauza asko  irakasten dizkigu, estereotipo eta aurreiritziekin apurtzen, esaterako. Etorkinen semea izateak sortu zion buruhaustea gainditu zuen horri esker.

 

Miren Amuriza: Zirkunstantziak deskribatzeak ematen dio egiantzekotasuna kontakizunari

Miren Amuriza: "Zirkunstantziak deskribatzeak ematen dio egiantzekotasuna kontakizunari"

Berriztar idazleak "Pleibak", bere bigarren eleberria, argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik, betiko iraungo zuela irudituagatik ere halako batean kraskatu zen laguntasun bati egindako autopsia zorrotza.
Patxi Bisquert: ''Gaurko belaunaldi berriei Pello Mari Otañoren bizitza aurkeztea da erronka''

Patxi Bisquert: ''Gaurko belaunaldi berriei Pello Mari Otañoren bizitza aurkeztea da erronka''

Patxi Bisquertek "Ombuaren itzala" filma aurkeztu du. Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren bizitzari buruzko lana da. Finantzazioa lortzeko bestelako bide batetik jo dute: auzolanaren bitartez lortu dute lana egin ahal izateko dirua.

Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak

Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?

Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea

Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza.

Hyde Dohino bertsozale japoniarrari elkarrizketa, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Hyde Dohino bertsozale japoniarrari elkarrizketa, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Oñatiko japoniarra deitzen diote Hyde Dohinori. Historia ikertzera etorri zen Euskal Herrira, eta bi urtean ikasi du euskaraz eta bertsotan. Bestalde, Amurrioko saioko eta Ondarroako Erregetako jaialdiko bertsoaldiak izango ditugu ikusgai Mirari Martiarenak aurkezten duen saioan.

Jean Louis Harinordoki: Euskaldun osoa norbait bazen, Mixel zen

Jean Louis Harinordoki: "Euskaldun osoa norbait bazen, Mixel zen"

Mixel Aire bertsolariaren bertso-lagun eta laguna izan da Harinordoki eta hari buruz hitz egin digu hil den goizean berean. "Hizlari ederra, bertsolaria, kantaria, abertzalea, euskalzalea eta Euskal Herriaren etorkizunaz kezkatutako gizona" izan dela adierazi digu.
Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da

Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da

Fernando Aire Etxart "Xalbador"en semea zenak 80 urte zituen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan hartu zuen parte, eta hiru aldiz irabazi zuen Nafarroakoa. Aire Ahizpak abeslari hirukoteko kideen aita zen.

Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak

Urteroko hitzordu estimatua izan ohi da abenduan, Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko Saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.

Onintza Enbeita: ''Emakumeoi sistema heteropatriarkalak eraiki dizkigu ziurgabetasunak''

Onintza Enbeita: ''Emakumeoi sistema heteropatriarkalak eraiki dizkigu ziurgabetasunak''

Onintza Enbeita Maguregi Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea da, eta iruzurtiaren sindromea pairatu du. Urteekin ikasi du finaletara iristean bere buruari esaten merezita iritsi dela bertara. Kostatu zaio, baina onartzen du badela atzetik datozenen erreferentea.

Euskal artistak prekarietatean aritzen direla jakin arren, ze garrantzia ematen zaio horri?

Euskal artistak prekarietatean aritzen direla jakin arren, ze garrantzia ematen zaio horri?

Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ibil Bedi musika taldeko Ibai Osinaga eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxaga elkartu ditugu Faktoria-n euskal artistak biltzen dituen elkarteak egindako inkestaren emaitzak oinarri hartuta. Ezinbestekotzat jo dute lan baldintzak duintzea.
Jagoba Arrasateren bertsoa, Zetak taldearen 'Mitoaroa' kontzertu-ikuskizunean

Jagoba Arrasateren bertsoa, Zetak taldearen 'Mitoaroa' kontzertu-ikuskizunean

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile ohiak euskararen aldeko bertsoa bota zuen Pello Reparazen Zetak taldeak Nafarroa Arenan eskaini zuen 'Mitoaroa' kontzertu-ikuskizunean.

Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa

Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuk odugu gaur. Nafarroatik Arabara eginda, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan.

Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez

Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"-rena irudiz janztea. Azken honek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak entzutzeko aukera izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu!

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa

Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin.

Aner Peritz: Bertsolaritza txuri, zis, gipuzkoarra dugu. Aldatu nahi dugun eta nola hausnartu behar dugu

Aner Peritz: "Bertsolaritza txuri, zis, gipuzkoarra dugu. Aldatu nahi dugun eta nola hausnartu behar dugu"

Gipuzkoako bertsolari txapelketa amaituta, Faktoria albistegian izan da Aner Peritz bertsolari gaztea.
Alaia Martin: ''Ez da erosoa izaten adituak lehen lerroan egotea''

Alaia Martin: ''Ez da erosoa izaten adituak lehen lerroan egotea''

Alaia Martinek estreinakoz irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Lau aldiz iritsi da finalera eta 2024an lortu du irabaztea. Txapelketari buruz eta bere ibilbide pertsonalari buruz hitz egin du Alaiak.

Alaia Martin: Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da

Alaia Martin: "Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da"

Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.

Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest

Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest

Gaur izango da Donostian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:00etatik aurrera. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, larunbat arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, larunbat arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Larunbatean, 16:45etik aurrera, Donostiako Illunbetik zuzenean emango dugu Gipuzkoako bertsolari txapelketako finala. Zortzi bertsolari arituko dira: Alaia Martin, Andoni Rekondo, Ane Labaka, Aner Peritz "Euzkitze", Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

Dena prest, larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako

Dena prest, larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean, abenduaren 14an, Donostia Arenan. Zortzikote finalista bertan izan da gaur, larunbateko saioa aurkezten, eta azaldu dute nola bizi dituzten azken egun hauek.

Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek

Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek

Asteartean, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, solasean arituko dira idazle-bertsolariak. Steramingez jarraitu ahal izango da, 19:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa

Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera.

Arantzazu Loidi: Teknologia gabe, gozatuz, hizkuntza lantzeko bide ematen du bertso-eskolak; erregalua da

Arantzazu Loidi: "Teknologia gabe, gozatuz, hizkuntza lantzeko bide ematen du bertso-eskolak; erregalua da"

Mende erdi da haurren lehen bertso-eskola, Almenekoa, sortu zutela. Han hasi zen 8-9 urterekin, "neskatila sinpatika bat zela", Arantzazu Loidi. Almenekoak omendu ditu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, eta Loidik jantziko dio txapela finalean ondoen aritzen denari.
Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.

Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Bertso Eguna urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan

Bertso Eguna urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan

Sarrerak abenduaren 16an jarriko dituzte salgai. Azken urteotan bezala, lurraldez aldatuko dute hitzordua.
Aner Peritzen bertso birala

Aner Peritzen bertso birala

Gipuzkoako Txapelketaren bigarren finalaurrekoan, hasierako agurrean, bertsolari zarauztarrak bere haurtzaroko traumak eta beldurrak kantatu zituen auzokideen aurrean.

Alaia Martinek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da

Alaia Martinek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da

Oiartzuarrak 544,5 puntu eskuratu ditu. Eneritz Artetxe izan da bigarrena, 519,5 punturekin, eta Aner Peritz "Euzkitze" hirugarrena, 512rekin. Azken finalaurrekoa igandean jokatuko dute, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren undo eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.

1 / 30 Hurrengoa

  • Xilaba

    Xilaba

    Iparraldeko Bertsolari Txapelketari buruzko azken albisteak

02:37

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik

ANER MURUA URKIA | EITB MEDIA

Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.

HITZA JOLAS Jarraitu Txapelketa, Euskadi Irratian HITZA JOLAS
HITZETIK HORTZERA Txapelketa, saioz saio, hemen HITZETIK HORTZERA
kargatzen