Itxi

Artea

Erakusketa

Egon Schiele artistaren unibertsoa, Bilboko Guggenheim museoan

Erredakzioa

Ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera egongo da, urtarrilaren 6ra arte.

01:10
Egon Schiele artistaren unibertsoa, Guggenheim Bilbao museoan

Guggenheim Bilbao museoak Egon Schiele (1890-1918) XX. mendeko artistari buruzko artelanen erakusketa eskainiko du urtarrilaren 6ra arte. Erakusketak Vienako Albertina Museumen egondako artelanak biltzen ditu, eta astelehen honetan bertan aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Schieleren ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera egongo da hilabate hauetan Bilbon, eta artista austriarrak hamar urtez landutako eboluzio estilistikoa gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du. Izan ere, Schiele gazte hil zen, 28 urterekin, baina lan zabala utzi zuen: zirriborroenkoadernoez gain, paper gaineko 2.500 lan baino gehiago egin zituen, eta zur etamihise gaineko 330 pintura inguru ere landu zituen.

Gorputzaren adierazpide espresionista, keinuetan argazkilaritza dokumentalaren eragina jaso zuen artistak: emakumeengan histeriaegoerak biltzen dituen Jean-Martin Charcot doktorearen Parisko Salptrireospitaleko pazienteen argazkiek eta Otto Schmidten estudioko argazkierotikoek piztutako inspirazioa dira horren adibide. Schieleren obrak beste eraginbatzuk ere izan zituen: Teosofia, espiritismoa eta mamuen argazkiak,hilkortasunaren ebidentzia direnak. Horren adierazgarri dira bereirudietako asko inguratzen dituzten aureola zuriak.

Erakusketa dela-eta, gainera, Guggenheim Bilbao Museoak irudiez hornitutako katalogo bat argitara atera du bertan ikusgai jarritako artelanekin. Albertina Museumeko Klaus Albrecht Schrder komisario eta zuzendariaren entsegu bat ere biltzen du, Egon Schieleren obran nagusi diren motibo nagusien eta printzipio formalen inguruan.

Ibilbide laburra baina oparoa

Schieleren familiaren egoera ekonomikoa kaxkarra zen arren, hamasei urte besterik ez zituela, Vienako Arte Ederretako Akademian sartzea lortu zuen.

XIX. mendearen amaieran, austriar hiriak goraldi kultural nabarmena bizi izan zuen, eta Schielek egoera horretan jarri zuen bere arreta osoa. Denbora gutxian, akademiaren prestakuntza kontserbadorea atsegin izateari utzi zion eta atoretratuak egiteari ekin zion, garai horretan ohikoa ez zena.

Gaur egun Schielek duen ospea gehienbat margotu izan zituen Krumau hiriko paisaiei zor bazaie ere, artistaren "ohaidetza" eta haurrak eta gazteak modelotzat sarri asko erabili izana ez ziren batere ondo ikusiak hiri kontserbadore horretan eta horrexegatik, hain zuzen ere, utzi behar izan zuen Viena.