Artea
Bigarren fasea
Omako basoa zaharberritzeko lanei berriz ekin, eta urrian irekiko dute
N. V. | EITB Media
2022ko udan, lanen lehen fasean, 454 pinu margotu eta gero, 400 gehiago margotuko dituzte orain. Apirilaren 1etik aurrera, bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte.
-
Omako Basoa berritzeko lanak. Argazkia: Bizkaiko Aldundia.
2022ko udan, Agustin Ibarrolak margotutako Omako basoa berritzeko lanen lehen fasean, Kortezubiko baso margotuan 14 multzo artistiko osatzen dituzten 454 pinu margotu eta gero, martxotik aurrera 19 multzo gehiago margotuko dituzte, Bizkaiko Aldundiak gaur jakinarazi duenez, inguru artistikoa urrian guztiz eraberrituta zabaltzeko; 33 multzo artistiko eta 800 pinu baino gehiago izango ditu orduan, kilometro batetik gorako ibilbide artistikoan.
Iaz bezala, basoa birmargotzeko prozesua bertatik bertara ikusi ahalko dute herritarrek apirilaren 1etik aurrera, hitzordua aldez aurretik hartuta soilik (94 465 16 57 telefono zenbakia).
Bisita gidatuok goizez izango dira, astelehenetik igandera, 10:30ean gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz, eta urrian irekiko dute multzo artistikoa erabat.