Itxi

Artea

Omenaldia

"Aire!" dokumentala, Mauriziaren bideari segika

N. V. | EITB Media

Ikus-entzunezko lana muntaia fasean dago, eta erakutsiko du hainbat leku eta kulturatako gazte talde batek nola sortzen duen Maruizia Aldaiturriagaren figura eta bizipenetan oinarritutako musika pieza bat.

1:23
Dokumentala. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

35 urte dira Maurizia Aldaiturriaga musikari mitikoa hil zela, eta pandero-jotzaile eta abeslari mitikoa omentzeko grina Aire! dokumentalarekin ase nahi du Gentzane Martinez de Osaba zuzendari eta gidoilariak.

EITBren parte-hartzea duen eta finantzazio kolektiboko ekimena zabalik duen istorioak 14 gazte aurkezten ditu. Herri musikan adituak diren hiru pertsonaren laguntzaz, hainbat leku eta kulturatako gazte horiek Arratiako kantu tradizional bat birsortu beharko dute, Mauriziaren figura eta bizipenetan oinarrituta, hamar egunean.

"Mauriziaren espirituak bizirik dirau, inoiz baino gehiago, eta bere ondarea gizartean zabaltzeko garaia iritsi da, batez ere Maurizia nor izan zen eta gure kulturari zer ekarpen egin zion ezagutzen ez duten belaunaldi gazteenen artean", azaldu duten proiektuaren arduradunek.