Artea
Obra gonbidatua
Arte Ederren Bilboko Museoak Rubensen hainbat zirriborro erakutsiko ditu
N. V. | EITB Media
Bonnat-Helleu museoak lagatako zazpi lanak urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
-
Rubensen zazpi zirriborro erakutsiko dituzte guztira. © C2RMF-gerard Dufrene
Arte Ederren Bilboko Museoak Peter Paul Rubens (1577-1640) pinturako maisuaren sei zirriborro jarri ditu erakusgai gaur, asteazkenarekin. Zirriborro horietatik abiatuta, Rubensek beste horrenbeste mihise erraldoi egin zituen, Felipe IV Espainiako erregeak Parada Dorrea Madrilgo aldirietan zuen ehiza eremua apaintzeko eskatuta.
Bonnat-Helleu Baionako museoak laga dizkio Bilboko zentroari artelanak, eta 2023ko urtarrilaren 23ra arte izango dira bertan ikusgai, zazpigarren zirriborro batekin batera, zeina flandiar artistak Madrilgo santutegi batean eskegi zuten tapiz baterako prestatu baitzuen.
Rubens XVII. mendeko europar pintore handienetakoa da, baita artearen historia unibertsaleko garrantzitsuenetako bat ere.
"Apolo eta Dafne", "Kupido eta Psike", "Eszila eta Glauko", "Herkules, purpura deskubritzen", "Pan eta Siringa" eta "Selene (edo Diana) eta Endimion" dira Rubensen sei zirriborroen izenburuak.