Itxi

Artea

Museoa

Chillida Lekuk "Reaching Out" Thomas J Priceren eskultura erakutsiko du maiatzaren 30era arte

N. V. | EITB Media

Museoko zelaietan jarri duten 3 metroko lanak isolamenduaren eta gaur egungo munduaren konektibitatearen inguruko hausnarketa proposatzen du.

  • 'Reaching out', Thomas J Price. Argazkia: Efe.

    'Reaching out', Thomas J Price. Argazkia: Efe.

Chillida Leku museoak "Reaching Out" Thomas J Price britainiar artistaren (Londres, 1981) eskultura erakutsiko du maiatzaren 30era arte Hernaniko museoaren zelaietan. Museoak hartuko duen bigarren artelan gonbidatua izango da, 2021ean "Eyes Benches III" Louise Bourgeoisen lana erakutsi eta gero.

"Reaching Out"ek (2020) emakume gazte beltz bat irudikatzen du, eskuetan duen telefono mugikorrari begira. Priceren lana gonbita da "pertsona beltzen islari eta esparru publikoan eta artearen historian duten tokiari buruz gogoeta egiteko". Gainera, emakumezko bat irudikatu duen bigarren aldia da, eta hori azpimarratu dute museoaren arduradunek "obra publikoan azpi-irudikatuta egon den kolektiboa baita".