Itxi

Artea

Dohaintzak

Bilboko Arte Ederren Museoak Zuloaga, Guinea eta Barruetaren hiru koadro erakutsiko ditu

N. V. | EITB Media

Bilboko erakusketa zentroari dohaintzan emandako hiru artelanak martxoaren 27ra arte egongo dira ikusgai.

1:24
Anselmo Guinearen

Bilboko Arte Ederren Museoak dohaintzan jasotako azken hiru artelanak aurkeztu ditu gaur, asteartearekin, zeinak museoaren bildumari baitagozkio dagoeneko: Ignacio Zuloagaren (Eibar, 1870 -Madril, 1945) Pikatzaile ijitoa; Anselmo Guinearen (Bilbo, 1855-1906) Arto-jorratzea; eta Benito Barruetaren (Bermeo, 1873-1953) Autorretratua.

Koadrook museoaren 0 solairuan egongo dira ikusgai, martxoaren 27ra arte, Patronatuak abenduko bileran onartu zuen horien dohaintza eta hiru margolariek Bilboko Arte Ederren Museoan duten ordezkaritza "hobetuko" dute, arduradunen esanetan.

Miguel Zuagaza museoaren arduradunak gaurko aurkezpenean azaldu duenez, "Plácido Maite eta Francisco Arango García-Urtiaga, Carmen de Icaza eta Ignacio Marco-Gardoqui bildumazaleen dohaintza eskuzabalari esker, artelan hauek museoaren bildumari dagozkio dagoeneko".