Itxi

Artea

BAI Topaketak

Ibilaldia Intxaurrondon, arte garaikidea gerturatzeko

N. V. | EITB MEDIA

BAI arte garaikidea herritarrei gerturatzeko ekimena larunbatean, urriak 16, bukatuko da Donostiako auzoan.

  • Tailerretako parte-hartzaileak "Los niños" Agustin Ibarrolaren lanean. Argazkia: Janire Calleja.

    Tailerretako parte-hartzaileak "Los niños" Agustin Ibarrolaren lanean. Argazkia: Janire Calleja.

Kaleko artelanak ez dira apaingarri huts, eta Cara de Pan elkarteak hori erakutsi nahi izan die Intxaurrondoko herritarrei Bai topaketen bidez. Hortaz, auzoan dauden lau eskulturarekin ("Monolitoa", 57 Taldearena; "Siluetak" eta "Haurrak", Agustin Ibarrolarenak; eta "Formak Hazkuntzan", Koldobika Jauregirena) harremanetan jarri ditu auzokoak, irailean eta urrian egindako hiru tailerretan.

Larunbatean, ekimena ixteko, doako lau ibilaldi gidatu antolatu dituzte auzoan. Goizeko 10etan (euskaraz), 11etan (gaztelaniaz), 12etan (euskaraz) eta 13:00etan (gaztelaniaz) hasiko dira ibilbideok, Sagastieder plazatik, eta parte-hartzaileek lau eskultura horien eta berorietan oinarrituta tailerretan parte hartu dutenek egin dituzten behin-behineko eskulturen berri izango dute.

Arte garaikidea donostiarrei hurbiltzeko topaketa hauek urtero antolatu nahi dituzte antolatzaileek, Cara de Pan elkarteak.