Itxi

Artea

Arrateko santutegian zeuden

Ignacio Zuloagaren lau margolan zaharberritu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak

N. V. | EITB Media

Eibarko Arrateko Ama Birjinaren santutegiko erretaulako lau mihise dira. Oraingoz Bilboko museoan daude, baina irailean Eibarrera bueltan eramango dituzte.

  • Ignacio Zuloaga, "Erromes otoizlariak"

    Ignacio Zuloaga, "Erromes otoizlariak" (1904)

Bilboko Arte Ederren Museoak, Ignacio Zuloaga Museoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, euskal margolariak (Eibar, 1870 - Madril, 1945) Eibarko Arrateko Ama Birjinaren santutegiko erretaularako egin zituen lau mihise zaharberritu ditu.

Lau mihise hauek Ignacio Zuloagak 1904an santutegiko aldare nagusi barrokorako margotu zuen deboziozko multzo baten parte dira. Museotik azaldu dutenez, Zuloagaren beraren ekimenez margotu ziren; dirudienez, Ama Birjinari hitzeman zion egingo zituela, bere alaba Lucíaren osasuna hobetzen bazuen.

Margolanek gorabehera asko izan zituzten, eta artistak pare bat aldiz zaharberritu behar izan zituen. Azkenekoz, Espainiako Gerra Zibilean, aldaretik kendu eta denboraldi baterako Bilbora eraman zituztenean.

Orain, zaharberritu eta gero, museoan erakutsi, eta irail hasieran multzoa bere jatorriko lekura itzuliko da, Arrateko santutegiko aldare nagusira.

'Erromes otoizlariak'

'Erromes otoizlariak'