Itxi

Artea

Erakusketa

"Asmamenaren ildoa", obra berritzaile eta esperimentalak Guggenheimen

N. V. | EITB Media

Museoaren bildumako pieza ezezagunek eta epe luzerako mailegatutakoek osatzen dute erakusketa. Denetariko teknikak eta belaunaldi ezberdinetako artistak bildu dituzte.

1:21
Guggenheim Museoa, gaur. Argazkia: EFE.

Guggenheim Bilbao Museoak "Asmamenaren ildoa" erakusketa hartuko du bihartik, ekainak 11, otsailaren 6ra, museoaren bildumako obra sorta bat eta epe luzerako maileguan dauden beste lan batzuk hartzen dituen bilduma, "asmamen handikotzat eta esperimentaltzat" jo daitezkeen lanekin.

Guggenheimek azaldu duenez, erakusketa honek belaunaldi desberdinetako artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta bildumako pieza adierazgarri batzuk erakusten ditu, "apenas ikusgai jarriak", publikoarentzat ezagunagoak diren beste batzuekin batera.

Erakusketan barne hartutako egileek "jakinguraz erabiltzen dituzte ezohiko materialak eta teknikak, eta haietako askok, modu ludiko batean, asmamena eta umorea aditzera emanda, desafio egiten diete konbentzio estetikoei", museoko adituek azaldu dutenez. 

Obren artean "Hichiko Happo" (2014) Yoko Onoren lana dago, 2014an Guggenheim Bilbao Museoak eskaini zion atzera begirako erakusketa zela eta sortu zuen pintura.

Gainera, Georg Baselitzen "Lenin andrea eta urretxindorra" (Mrs. Lenin and the Nightingale, 2008) hamasei mihisez osatutako sail ikonikotik egindako hautaketa bat dago ikusgai. "Mihise handi eta adierazkorrez osatutako sail honetan Baselitzek azpikoz gora aldatu zuen erretratuaren genero tradizionala figurak alderantziz irudikatzerakoan", azaldu dute museotik.

Gainera, beste hainbat artistaren artelanak paratu dituzte Bilboko museoan, hala nola Basquiat, Erlea Maneros, Julian Schnabel, Alyson Shotz, Cristina Iglesias, Alex Katz eta Prudencio Irazabal artistenak.