Artea
Gertaera
Picassoren margolan bat lapurtu dute Atenasko Galeria Nazionaletik
Ezezagun batzuk museoan sartu ziren larrialditako ate bat apurtuz. Bi artelan lapurtu zituzten, Picassoren 'Emakume-burua' eta Mondrianen 'Errota'.
-
Picassoren 'Emakume-burua'. Argazkia: EFE
Pablo Picassok 1934an egindako 'Emakume-burua' margolana lapurtu egin dute bart Atenasko Galeria Nazionaletik. AMNA albiste-agentziak jakinarazi duenez, beste margolana Piet Mondrianen 'Errota' da.
Dirudienez, ezezagun batzuk museoan sartu ziren larrialditako ate bat apurtuz eta bi artelan lapurtu zituzten: bat Picassorena eta bestea Mondrianena.
Hirugarren lan bat eskuratzen saiatu ziren lapurrak, baina amore eman behar izan zuten. AMNAren arabera, "picasso"a Frantziako elkarte batek oparitu zion 1940an Galeria Nazionalari.
Greziako XIX eta XX. mendeetako lanak daude gehienbat Atenasko Galeria Nazionalean. Atzo bertan Europako maisuen inguruko erakusketa itxi zuten, tartean Dureroren eta Rembrandten lanekin.