Itxi

Artea

Bisita birtuala

Legebiltzarrak erakusketa bat eskaini dio Izarori, Basterretxeak egin zuen ikurrari

N. V. | EITB Media

On line bisita daitekeen erakusketan, artistak instituzioaren ikurra sortzeko egin zuen bidea irudikatu dute.

  • Monica Basterretxea

    Monica Basterretxea, "Izaro"ren erreplika baten aurrean. Argazkia: Efe.

Eusko Legebiltzarrak erakusketa bat ireki du, hainbat materialen bidez Nestor Basterretxeak “Izaro” obra, 1983 parlamentuaren ikurra den eta bilkuren aretoaren buruan den eskultura, sortzeko egin zuen bidearen berri emateko.

Basterretxeak sortze prozesuan egindako aurretiazko zirriborroz eta marrazkiz, askotariko dokumentazioaz (argazkiak edo prentsa-ebakinak), erreplikez, bertsioez eta irudiaren hainbat aplikazioz osatuta da erakusketa nagusiki, eta erakundearen webgunean dago ikusgai.

Eskulturak, haritz zurez egindako pieza trinkoak, zuhaitz bat sinbolizatzen du, "elizateetako zuhaitzen azpian adosteko eta legeak egiteko euskal tradizioa gogora ekarriz".

Monica Basterretxea eskultorearen alabak esan duenez, “airean esekitako bi tona” da Izaro, “munduaz gogoeta egiteko modu desberdinen aldarria”.