Itxi

Artea

Kulturgunea

Kalte larriak egin dituzte uholdeek Artelekun

Erredakzioa

Lehen solairuan izan dute eragin handiena eta liburu oso baliotsuak eta litografiak kaltetu dira. Programazioa mantenduko dute, erakusketak, mintegiak, etab. beste toki batzuetara eramanda.

04:22
Horrela gelditu da Arteleku azken egunotako uholdeen ostean

Arteleku Donostiako kulturgunea itxita dago, igandeko uholdeen ondorioz. Oraindik ezin izan dute kalteen balorazioa egin, baina Larraitz Ugarte foru diputatuak esandakoaren arabera, 'kalte larriak' izan dira.

Urak metro eta erdiko maila hartu zuen lehen solairuan, eta liburutegiko lan baliotsuak eta litografiak kaltetu dira. Dokumentazio zentroan ere eragin latzak izan ditum eta hainbat ordenagailu, eta material gehiago suntsitu ditu urak.

Arteleku itxita egongo da, eta zentroko arduradunek ez dakit oraindik noiz arte. Urtarrilera arte programazioa mantenduko dute, erakusketak, tailerrak, mintegiak, etab. beste toki batzuetara eramanda.

Lehen solairua izan da kaltetuena: mediateka, liburutegia, zerbitzu administratiboa, litografia, egurraren tailerra, erabilera anitzeko aretoa, komunikazio sarea eta instalazio elektrikoaren zati handi bat. Artistentzat ahalbidetutako espazioak ere kaltetuak izan dira eta hainbat ordenagailu apurtuta daude, eta baita bertan zeuden lanak ere. 

Ez dute galeren balioa zehaztu, baina oso altuak omen dira. Artelekuko gerenteak gaur bildu dira Foru Aldundiarekin, kalteak zehazteko.