Itxi

Artea

Betiko itxita

Chillida-Lekuko 19 langileak, museoa bideragarria dela sinetsita

Erredakzioa

Elkarrekin kaleratu duten ohar batean, jatorrizko proiektuaren alde egin dute. Atsekabez hartu dute familiak museoa betiko ixteko joan den ostiralean plazaratutako asmoa.

Chillida-Leku museoko 19 langileek atsekabea agertu dute gaur museoa berriz zabaltzeko negoziazioek emaitzarik eman ez dutela ikusita.Proiektuaren bideragarritasunean sinesten dute;&' || 'nbsp;hori bai, Eduardo Chillidaren jatorrizko ikusmoldearekin bat egin beharko luke.

Ostiralean eman zuen jakitera Chillida familiak museoa betiko ixteko erabakia.

Orain arte, bigarren maila batean egon nahi izan dute, baina, itxiera iragarri eta hiru egunetara 19 langileek ohar bat kaleratu dute, elkarrekin, beren ikuspuntua plazaratzeko. "Gure energia eta ahalegin guztia jarri dugu proiektua aurrera eramateko, eta bideragarritasunean sinesten dugu. Aurrera egin dezan hainbat kudeaketa modu daudela uste dugu'''', esan dute bertan. Era berean, negoziazioek egunen batean emaitza ona izan dezaketela uste dute.

''''Guztiok bizi izan dugu museo honen proiektua, eta geure egin dugu. 10 urte hauetan jasotako esperientziarekin eta ezagutzarekin pozik gaude'''', esan dute, eta familiari eskerrak eman dizkiote. ''''Donostiar, gipuzkoar eta euskal herritar guztien proiektua izan beharko luke'''', esan dute.

''''Eta horretaz ari garela, ahazten ere hasiak ginen: 19 langileak kalean gaude'''' esaldiarekin bukatu dute adierazpena.