Artea
Egitasmoa
Tabakalera berriak espazioak sortuko ditu hirian
Erredakzioa
Apirilaren erdialdean hasiko dira Tabakalera berritzeko lanak, 53 millioi euroko aurrekontu batekin. Aurreko proiektuaren eduki arkitektoniko ia guztiak mantentzen ditu. 2015ean irekiko ditu ateak.
Jon eta Naiara Monterok egin dute Tabakaleraren berritze arkitektonikoa eta aurreko proiektuaren eduki arkitektoniko ia guztiak mantentzen ditu, aldaketa batzuekin, iaz eginiko birdimentsionamenduaren ondorioz.
Auditorioa kendu dute eta erakusketa areto kopurua murriztu dituzte. Aurrekoaren ezaugarri gehienak bere horretan mantendu dituzte: teilatutik eskegita egongo den linterna bat erreferente bihurtuko du eraikina, gauetan piztuko baita eta hiriaren espazio berrietara irekiko da. Duque de Mandaseko sarrera mantenduko dute eta bi gehiago irekiko: lurrazpikoa bat, enparantza handi batekin eta Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko estazioarekin lotuta (aztertze prozesuan dago hau).&' || 'nbsp;
Lau solairu izango ditu Tabakalera berriak:&' || 'nbsp;sotoan hall nagusia kokatuko da, gune komertzialekin, beheko gunean zinema aretoa, erakusketa gunea eta beste erabilpen batzuetarako espazioak izango dira eta lehen solairuan mediateka izango da. Bigarren solairuan bulegoak izango dira (Tabakalerarenak, Euskadiko Filmategiarenak eta Etxepare Institutuarenak, besteak beste) eta hirugarren pisuan ekoizpen guneak kokatuko dira. Zentroak 36.200 metro karratuko azalera izango du obraren ostean.
Eraiste eta desegite fasea apirilaren erdialdean hasiko da eta irailean amaitu. Lanak 2014ko azken hilabeteetan amaitzea dago aurreikusita eta zentroa 2015ean inauguratzea.
Odon Elorzak aitortu duenez, proiektuaren inguruko "ezjakintasuna" dago hiritarren aldetik eta hori jakinarazten jakin behar dutela esan du, zentro "ezinbestekoa, iradokitzailea, erakargarria eta behar-beharrezkoa" baita bere ustez.
Bere aldetik, Urgellek euskal ondarearentzat horrelako jarduerek duten garrantzia goraipatu du eta lanek irauten duten bitartean, instituzioek "horretan jarraituko" dutela esan du, besteak beste, Tabakalera proiektuarentzat bazkide gehiago bilatzea.
Markel Olanok autokritika lan bat egin du eta horrelako proiektu bat beharrezkoa bada, "eduki kulturalen sortzean, ez dugu maila eman".
Lanak hasi aurretik bisita gidatuak antolatu dira, martxoaren 26an hasi eta apirilaren 10ean amaituz. Ibilbideak bideoak, irudiak, planoak eta proiektuaren inguruko informazio ugari eskainiko ditu.