Artea
Familiaren erabakia
Urgellek 'desleialtzat' jo du museoa betiko itxiko dela iragarri izana
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ''harriduraz'' jaso dute Chillida familiak egindako iragarpena.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ''''harriduraz'''' hartu dute Chillida-Leku museoa betiko ixteko familiak hartutako erabakiaren iragarpena. Ostiral honetan eman dute familiako kideek erabakiaren berri, eta bi erakundeetako ordezkariek ''''desleialtzat'''' jo dute iragarpen hori. Elkarrekin egin duten adierazpen batean harridura agertu dute familiak museoa berriz irekitzeko abian ziren negoziazioak hausteagatik.
''''Guztiok aseko gintuen erabaki baten bila urte eta erdi baino gehiago eman dugu lanean, erantzukizunez eta zuhurtziaz'''', esan dute Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak. ''''Berriz ere harriduraz hartu dugu erabakia jakitera emateko erabili duten modu desleial hau, negoziazioetan parte hartzen duten kideei aurretik esan gabe komunikabideei iragarrita''''. ''''Ez genuen hau espero. Gure ordezkariak akordioaren xehetasunetan lanean ari ziren'', gaineratu dute.
Edonola ere, datorren astean egingo dute egoera berri honen balorazio zehatzagoa bi erakundeek.