Itxi

Artea

Bigarren salaketa

Abel Azcona Bartzelonan deklaratzera deituta, pederastiaren aurkako obragatik

Agentziak | Erredakzioa

Epaileak Abokatu Kristauen Elkartearen salaketa bat izapidetzea onartu du, eta nafar artistak otsailaren 5ean deklaratu beharko du.

  • Azcona 'Desenterrados'

    Performancea Iruñean erakusteagatik ere salatu zuten, eta salaketa artxibatuta gelditu zen

Berga Bartzelonako herriko epaile batek Abel Azcona nafar artista ikertu gisa deklaratzera deitu du, profanazio delitu batekin eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitu batekin lotuta, komentu zahar batean egindako “performance” baten kariaz, zeinetan pederastia hitza idatzi baitzuen ostiak erabilita.

Idatzian Bergako epaileak Abokatu Kristauen Elkarteak Azconaren aurka jarritako salaketa auzibidean jartzea onartu dute, eta, hortaz, Azconak ikertu gisa deklaratu beharko du otsailaren 5ean.

Artistak Cal Rosal komentua izan zeneko (egun, sorkuntza artistikorako zentroa da) kapera zahar batean egindako eta aurretiaz Iruñean erakutsitako perfomance bategatik aurkeztu du kereila elkarteak.

2016an ere auzibidean jarri zuten Azcona, Iruñeko erakusketagatik, eta salaketa hori artxibatuta gelditu zen.

Salaketaren egileen arabera, Azconak (Iruñea, 1988) aurretik eukaristietan ostutako ostia sagaratuak erabili zituen bere performancean, horiekin “pederastia” hitza idazteko, Eliza Katolikori mundu osoan leporatu dizkioten adingabeen aurkako erasoa sexualei erreferentzia egiteko.