Itxi

Artea

Proposamen bat onartu dute

Chillida-Lekuren bideragarritasunerako akordioa eskatu du Kongresuak

ETB

Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, museoaren bideragarritasuna bermatzeko lan egin dezala eskatu diote Kultura Ministerioari. Popularrek aurkeztu dute proposamena.

Diputatuen Kongresuko Kultura Batzordean legez besteko proposamen bat onartu dute astearte honetan, Kultura Ministerioak Chillida-Leku&' || 'nbsp; museoaren bideragarritasuna bermatzeko lan egin dezan.

Alderdi Popularrak aurkeztu du proposamena, eta aho batez onartu dute Batzordeko ordezkariek.

Idatzian, Chillida-Leku museoa indarberritzeko prozesuan parte har dezala eskatzen zaio Espainiako Gobernuari. Zehazki, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzeko eskaera da.

Alderdi Sozialistaren ordezkariak Batzorde horretan adierazi duenez, erakundeen eta Chillida familiaren arteko negoziaketak nahiko aurreratuta daude, eta Eusko Jaurlaritzak diru kopuru ''''nabarmenak'''' eskaini ditu.

Joan den abenduaren 31n itxi zituen ateak Chillida-Lekuk, arazo ekonomikoek eraginda.