Artea
Hitzarmena
EITB San Telmo museoaren patroi pribatua izango da
Erredakzioa
Euskal Irrati Telebistak 70.000 euroko ekarpena egingo dio museoari, publizitatean. Gainera, museoaren eraldaketaren inguruko dokumental bat prestatzen ari da, apirileko inauguraziorako.
Euskal Irrati Telebista&' || 'nbsp; San Telmo Museoaren patroi pribatua izango da. Ostiral honetan sinatu duten hitzarmenaren bitartez, EITBk 70.000 euroko ekarpena egingo dio museoari, telebistan, irratian eta Interneten publizitate-tarteak lagata.
Gainera, museoaren eraldatze prozesuaren inguruko dokumental bat prestatzen ari da EITB. Lana apirilean izango da ikusgai, museoa inauguratzen denean.
Herritarren testigantzak, erakusketa iraunkorrean
Hitzarmenenaren berri emateaz gain, Erronkak proiektua ere aurkeztu dute museoaren arduradunek. San Telmoko erakusketa iraunkorraren parte izango da, eta etorkizuneko erronka nagusien inguruko hausnarketa proposatuko dute bertan. Webgunearen bitartez eta grabaketen bidez herritarren testigantzak eta iritziak jasoko ditu.