Itxi

Artea

Zazpi urte itxirik

Chillida Leku uda baino lehen zabalduko dute

Euskadi Irratia

Ignacio Chillida semeak egin du iragarpena Wiesbaden Alemaniako hirian, bertan Eduardo Chillidaren lanari buruzko erakusketa irekiko dutela eta.

  • Chillida Leku

    Chillida Leku

Datorren uda aurretik zabalduko dute Chillida Leku museoa, zazpi urteko itxialdiaren ondoren. Familiak baieztatu du albistea, Wiesbadenen.

Ignacio Chillida semeak egin du iragarpena, Alemaniako hiri horretako museoan gaur zabalduko den eskultorearen atzera begirako erakusketa handiaren inaugurazio ekitaldian

Eduardo Chillidaren sormen bizitza osoan sortutako ehundik gora lan jarri dituzte bertan erakusgai.

Chillida familiarekin batera, Donostiako udaleko ordezkaritza zabala dago Gipuzkoako hiriburuarekin senidetuta dagoen hirian.