Itxi

Artea

Itxiera iragarri ostean

Ilarak eta ikusmira handia Chillida Lekuren azken egunetan

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritza eta Chillida familia museoaren etorkizunari buruz aritu dira aste honetan berriz, baina horrek ez du larunbateko itxiera ekidingo.

Larunbatean itxiko dute Chillida Leku, baina azken egunotan jendez gainezka dago. Horrela, ilarak daude museoaren areto ezberdinetara sartzeko. Abenduaren 1ean iragarri zuten&' || 'nbsp;Chillida Lekuren itxiera, instituzioekin abian zeuden negoziazioak bertan behera utzi ostean.

Eusko Jaurlaritza eta Chillida familia museoaren etorkizunari buruz aritu dira aste honetan berriz, baina horrek ez du larunbateko itxiera ekidingo.

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak Gasteizen azaldu duenez, iragan astelehenean familia eta Jaurlaritza bildu egin ziren eta familiak ez zuen gobernuak museoaren egoera bideratzeko luzatutako proposamena "gustoko". Museoaren kudeaketari buruzkoa eta lanen erosketari buruzkoa izan zen proposamena.

Akordioa "laster" etorri behar dela esan du Riverak, baina "ondo" egin behar omen da batez ere.

Luis Chillida museoaren zuzendaria eta euskal artistaren semea Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da aste honetan eta esan duenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin negoziatzen jarraitzen dute museoaren itxiera ekiditeko. Larunbatean izango da hori.