Itxi

Artea

2018ko udan

Rijksmuseum Amsterdameko museoak Chillidaren 9 eskultura erraldoi erakutsiko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Donostiar artistaren eskulturak museoko lorategian egongo dira ikusgai, ekainaren 22tik irailaren 23ra.

  • Bederatzi eskultura erraldoi paratuko dituzte museoko lorategian. Argazkia: Kelly Schenka.

    Bederatzi eskultura erraldoi paratuko dituzte museoko lorategian. Argazkia: Kelly Schenka.

Rijksmuseum Amsterdameko museoak Eduardo Chillidaren bederatzi eskultura erraldoiz osatutako erakusketa hartuko du udan, museoaren kanpoaldean, zeinaren bidez bidaia bat egin ahal izango baita donostiar artistaren sormenaren aldi ezberdinetan zehar, museotik bertatik iragarri dutenez.

Lanen jatorria dira MACBA Arte Garaikideko Bartzelonako museoa, Peggy Guggenheim Veneziako bilduma, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Hernaniko fundazioa, Ordovas Londreseko galería eta bilduma pribatu bat.

“Eduardo Chillidak ekarpen azpimarragarria egin zion XX. mendeko eskulturaren berriztapenari, eta bere belaunaldiko figura nabarmenenetakoa da”, adierazi du Alfred Pacquement Pompidou zentroko zuzendari ohi eta Rijksmuseumeko erakusketaren komisario gonbidatuak.