Artea
2019an
Itziar Okariz eta Sergio Prego Veneziako Bienalean, Peio Aguirreren proiektu batekin
eitb.eus
“Gorputzaren ekonomia politikoa” ardatz duen elkarrizketa proposatu die Peio Aguirre komisarioak bi artistei, eta arte alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratu du.
-
Itziar Okarizen "I Never Said Umbrella" ikusgai dago, Tabakaleran
Peio Aguirre arte komisario eta kritikariak Itziar Okariz eta Sergio Prego euskal artistekin osatutako proiektuak ordezkatuko du Espainia Veneziako 58. Nazioarteko Arte Erakusketan, 2019ko maiatzaren 11tik azaroaren 24ra, Manuel Borja-Villel Reina Sofia museoko zuzendaria buru izan duen epaimahai batek hala erabakita.
Bi artisten arteko elkarrizketa batean oinarrituko da proiektua, eta gorputzaren ekonomia politikoa izango du ardatz.
Epaimahaiak bost komisario gonbidatu zituen urtarrilaren 17an bere lehenengo bilerara, Espainiak Veneziako 58. Bienalean izango duen pabiloirako proiektua aurkez zezaten, eta atzo Aguirrerena aukeratu zuten, “artistek Espainiaren pabiloiaren arkitektura eta testuinguruarekin ezartzen duten elkarrizketaren espezifikotasunagatik”.