Itxi

Artea

20. urteurrena

'Reflections'ek Guggenheim barrutik kanpoaldera eramango ditu artelanak

eitb.eus

Urriaren 11tik 14ra museoaren kanpoaldeko hormetan egingo duten 20 minutuko mapping-ikuskizunak museoaren bildumako lan mitiko batzuk irudikatuko ditu.

  • Urriaren 11tik eta 14a bitartean egingo dute proiekzio erraldoia

    Urriaren 11tik eta 14a bitartean egingo dute proiekzio erraldoia

Urriaren 11tik 14ra bitartean, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldeko azal dirdiratsua ikus-entzunezko ikuskizun baten pantaila izango da "Reflections" ikuskizunean. 59 Productions etxeak sortu du proiekzioa, museoak XX. urteurrena herritarrekin ospatzeko.

20 minutuko iraupena izango du ikuskizunak, eta musika, argia eta irudiak uztartzen ditu, museoaren arduradunek azaldu dutenez; lau gautan egingo dute saio jarraituetan, 20:30etik 23:00etara, eta 200.000 ikusle baino gehiago erakartzea espero dute.

Museoaren eraikina inguratzen duten artelan garrantzitsuenetako batzuk ere agertuko dira ikuskizunean: Anish Kapporren Zuhaitz garaia eta begia, Louise Bourgeoisen Ama armiarma eta Jeff Koonsen Puppy koloretsua.

GUGGENHEIM REFLECTIONS

Leo Warner 59 Productions etxeko zuzendari eta sortzaileak adierazi duenez, "Reflections ikuskizunarekin, Guggenheim Bilbao Museoak urtebeteko kamera azkarreko bidaiari ekingo dio eguraldi eta urtaroetan zehar. Eraikinaren kurba eta aurpegiak organismo bizi bilakatuko dira".

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiaren hitzetan, "guretzat oso garrantzitsua zen XX. urteurrena ospatzeko berealdiko zerbait asmatzea eta gure ingurune gertuko pertsonekin partekatu ahal izatea. Denon artean egin dugu posible Bilboren eraldaketa izugarria, eta mundu guztiari erakutsi diogu arteak dena aldatzeko gaitasuna duela".