Itxi

Artea

Aurreikuspena

Michaux, Giacometti eta Thannhauser Bilduma, Guggenheimen 2018an

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko museoak beste erakusketa garaikideago batzuk ere jarriko ditu ikusgai datorren urtean, hala nola 1989a ezkeroko txinatar arteari buruzkoa.

  • Fundazioaren patronatuaren bileran iragarri dituzte datorren urterako asmoak

    Fundazioaren patronatuaren bileran iragarri dituzte datorren urterako asmoak

Guggenheim Bilbao Museoak Henri Michauxi eta Alberto Giacomettiri buruzko erakusketak eta Thannhauser Bilduma erakutsiko ditu 2018an, baita 1989a ezkeroko txinatar arteari buruzko erakusketa ere.

Gaur Bilbon, Richard Armstrong eta Juan Ignacio Vidarte New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim museoetako zuzendariak bertan zirela, Fundazioko patronatuak egindako bileran eman dute horren berri, datorren urteko planifikazioari buruz hitz egin dutenean.

Aurtengo zenbakiei dagokienez, 454.047 lagunek bisitatu dute museoa aurten, iazko denbora tarte berean baino % 4 gehiagok eta aurreikusitakoa baino % 29 gehiagok, goizean emandako datuen arabera.

Gainera, datorren urteari begira esku artean dituzten proiektu batzuez ere hainbat zehaztapen egin dituzte. Besteak beste, Henri Michaux belgikar pintore eta poetari, XX. mendeko artearen ikur eta artista askoren erreferenteri, buruzko erakusketa paratuko dute.

Horrez gain, Thannhauser Bildumako hainbat ale ere ikusi ahalko dira Bizkaiko hiriburuan. K. Tannhauser salerosleak naziengandik salbatu eta Guggenheim New York Fundazioaren esku utzi zituen artelan inpresionista eta postinpresionista horiek.

Halaber, “Artea eta Txina 1989a ezkeroztik: munduko antzerkia” aldi baterako erakusketa ere dauka aurreikusita museoak datorren urterako, eta Alberto Giacometti joan den mendeko pintore-eskultore garrantzitsuari buruzko atzera begirako bilduma bat ere.

Erakusketa horiek osatzeko, Michael Snow, Diana Thater eta Javier Tellez artisten bideoinstalazioak ere jarriko dituzte bisitagai, Film & Video aretoan.