Itxi

Artea

Antzerkia Gasteizen

'Ser o no ser' lanak emango die ongietorria jaiei Principal Antzokian

Erredakzioa

Amparo Larrañaga eta Jose Luis Gil dira protagonistak komedia honetan. 'Sexos' eta 'Brokers' antzezlanak ere izango ditugu Arabako hiribuan abuztuaren 9a arte.

Ate joka ditugu Gasteizko jaiak, eta egun horietan antzerkia izango da protagonista nagusienetako bat Arabako hiriburuko Principal Antzokian. Taula gainean izango dira Ser o no ser (Amparo Larrañaga eta Jose Luis Gil aktoreekin), Pepon Nietoren, Adriana Ozoresen eta Anabel Alonsoren Sexos, eta Brokers (Yllana Antzerki taldearen ekoizpena).

Ser o no ser&' || 'nbsp; abuztuaren 4an eta 5ean iritsiko da Gasteizera. Alvaro Lavinek zuzenduta, Amparo Larrañaga eta Jose Luis Gil aktoreak ditu protagonista. Komedia tonuan, Bigarren Mundu Gerran Varsovian girotutako espioitza istorioa kontatzen digu. Sarrerek 24 eta 8 euro bitarteko prezioa dute.

Abuztuaren 6an eta 7an, Pepon Nieto, Adriana Ozores, Federico Caleada,Neus Sanz eta Anabel Alonso igoko dira taula gainera, Sexos antzezlanarekin. Helduentzako lana da hau, eta bikote barruan sortu ohidiren sexu egoerak ditu hizpide. Arrakasta handia lortu berri du Madrilgo La Latina antzokian. Sarreren prezioa 24 eta 8 eurobitartekoa izango da.

Yllana konpainiaren estiloari jarraituz, Brokers lanak luxuaren eta diruaren unibertsoan murgilduko gaitu abuztuaren 8an eta 9an. Ikuspuntu zoro eta barregarri batetik, negozio-mundua erakutsiko digute: lau protagonistak kontsumismo garaian arrakasta bila dabiltzan negozioen munduko marrazoak dira. Markako arropari, azken teknologiei, janari osasungarriei eta gorputzaren miresmenari erabat lotuak, arrakasta lortzeko lasterketa zoro batean sartuko dira. Horren ondorioz agerian geratuko dira beren gordeta dituzten beldurrak.. Kontsumo gizartearen oinarriak astinduko dituzten egoera barregarriak sortuko dira.