Itxi

Artea

Arte Ederren Museoa

Miguel Zugazak astelehenetik aurrera zuzenduko du Bilboko museoa

Agentziak | Erredakzioa

Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren museoko zuzendari berriaren izendapena larunbatean, hilak 18, sartuko da indarrean, 00:00etatik aurrera.

  • 15 urtean, Madrilgo Prado museoa zuzendu du Zugazak

    15 urtean, Madrilgo Prado museoa zuzendu du Zugazak

Miguel Zugaza arte-historialaria astelehenean, hilak 20, hasiko da Bilboko Arte Ederren museoaren zuzendari lanetan. Orduan hartuko du Bilboko erakusketa zentroaren gidaritza.

Museotik argitu dutenez, Patronatuak martxoaren 15ean onartu zuen izendapena, eta larunbatean, martxoaren 18an, gauzatuko da.

Une horretan, Javier Viar egungo zuzendariaren kargu uztea ere gauzatuko da, 2002an, hain zuzen ere Miguel Zugazaren beraren lekukoa hartu eta gero, zuzentzen hasi ondoren.

Zugaza durangarra da, Leopoldo Zugaza 80ko hamarkadan museoaren zuzendari izan zen kultur gizonaren semea, eta Pradoko museoa arrakasta handiz zuzendu eta gero itzuliko da Bilboko museora.