Artea
Urteurrena
Guggenheimek 12 hileko programa prestatu du 20. urteurrena ospatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko museoak bi hamarkada beteko ditu 2017ko urriaren 19an, eta, “Arteak dena aldatzen du” lelopean, 12 hileko jarduera egitarau oparoa prestatu dute ospatzeko.
Hemeretzi milioi bisitariren muga gainditzear dagoela, Bilboko Guggenheim museoak, hogeigarren urteurrena ospatzeko, arte eta kultura programa abiatuko du bihar, ostiralarekin, nazioarte mailan erreferente bihurtuta.
?Arteak dena aldatzen du? lelopean, 2017ko urriaren 19an, duela 20 urte zabaldu zuten egun berean, bukatuko den jarduera errenkada oparoa prestatu dute. Hasteko, aurtengo urriaren 22 eta 23an doakoa izango da museorako sarrera.
Ospakizun programak hiru helburu nagusi ditu: Europa eta nazioarte mailako panorama artistikoan lortu duen tokia indartzea, Euskal Herriko inguru artistiko eta kulturalarekiko harremana estutzea eta Bilboko motor ekonomiko gisa duen zeregina sendotzea.
Juan Ignacio Vidarte museoaren zuzendari nagusiak prentsaurrekoan azaldu duenez, ?euskal erakundeek sortu zutenean museoari ezarri zizkioten helburuak bete direlako pozik? egingo diote aurre ospakizunari.
?Pozik ospatuko dugu osasun ona daukagulako hogeigarren urteurrenean: hemeretzi milioi bisitariren muga gainditzear gaude, eta inoizko udarik onena izan dugu bisitari kopuruari begiratuta?, esan du.
?Grinatsu eta bertan gozo gelditu gabe?
Vidartek azaldu duenez, datu onak gorabehera (ia 19 milioi bisitari jaso ditu, horietatik 11,5 milioi, % 61, atzerritarrak, batez ere frantziarrak eta estatubatuarrak), ?umiltasuna oinarri hartuta eta bertan gozo gelditu gabe? museoak nazioartean duen izena indartzeko ?grinatsu? lan egingo dute.
Arte programazioari dagokionez, behin-behineko hamaika erakusketa antolatu dituzte, horietako hiru tamaina handikoak. Besteak beste, espresionismo abstraktuari buruzko atzera begirakoa egingo dute, 2017ko otsail eta ekain artean, baita XIX. mendeko Parisko abangoardiei buruzkoa eta Bill Viola bideo-sormenaren aitzindariaren lanari buruzkoa ere.
Kontserbazio proiektua
Gainera, Guggenheimek bere bildumako 14 lan zaharberrituko ditu, denboraren joanak, Itsasadarraren inguruan kokatuta daudelako edo teknologia zaharkituta gelditu delako, higatu egin baititu.
Besteak beste, ?Arku gorriak? Daniel Bueren frantziarraren lana dago, Salveko zubian kokatutakoa, edo ?Su iturria? Yves Keinen lana, museoaren kanpoaldeko urmelean dagoena.
Gainera, uriko eragile artistiko eta kulturalekin lankidetza jarduerak egingo dituzte, hala nola 2017an euskal artista onenen erakusketa bat.
Doako bisita, urriaren 22 eta 23an
Gainera, urriaren 22 eta 23an museora doan sartu ahal izango dira herritarrak.