Itxi

Artea

Gaza

Argazkiak, Gazako errefuxiatu-eremu bat edertzeko

Efe

Iz Zanun palestinar argazkilari gaztearen helburua “palestinar gizartean artearen kultura zabaltzen laguntzea” izan da.

  • Umeak, Belengo errefuxiatu eremu batean jolasean. Argazkia: EiTB.

    Umeak, Belengo errefuxiatu eremu batean jolasean. Argazkia: EiTB.

Palestinar argazkilari gazte batek Shati Gazako Zerrendako errefuxiatu-eremuko horma eta harresi grisak kolorez jantzi ditu, bertako bazterrak edertu eta han bizi diren umeen bizitza alaitzeko asmoz. Halaber, artearen eta kulturaren mundura erakarri nahi ditu bertako biztanleak.

Iz Zanun 24 urteko kazetari grafikoak egunerokoaren morrontza egun batzuez utzi du, eta berak egindako irudiak Shatiko errefuxiatu-eremuko (Gaza hiriaren mendebaldea) kalexka estuetan paratu ditu, pintzak eta arropa zintzilikatzeko sokak erabiliz. Israelek 2007tik du ingurua blokeatuta, eta pobrezia maila handia dago.

Zerrenda osoko ume eta helduak bertaratu dira, ekimen berritzaileak erakarrita, eta auzo jendetsu honetako zementuzko hormak apaintzen dituzten Zanunen argazkien aurrean jartzen dira kolore gosez.

Egunerokoaren edertasunaren bidez, argazkilariak “palestinar gizarteari artearen kultura zabaltzen lagundu eta gure txikien bihotzetan galantasunaren aldeko sua garatu” nahi du.

Mohamed Kaskin auzoan bizi den errefuxiatuak pozik hartu du bere etxea hautatu izana erakusketako argazki bat erakusteko: “Erakusketak urte hauetan ikusi ez dugun alde polita aurkezten du. Bizitza maite dugu zinez, eta bakean bizi nahi dugu, egonkor”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gazako Zerrenda