Artea
Arriaga Antzokiaren eskutik
'El diario de un desaparecido' obraren estreinaldia BBK Aretoan
Erredakzioa
'Hurbiltasun Antzokia' egitarauaren barnean, Leos Janácek musikagile txekiarraren obra lirikoa taularatuko du Arriaga Antzokiak BBK Aretoan. Asteburu honetan bi saio eskainiko dituzte.
''El diario de un desaparecido'' obra lirikoa BBK Aretora ekarriko du asteburu honetan Bilboko Arriaga Antzokiak. Tenorea, mezzosopranoa, emakumezkoen abesbatza eta pianorentzako abestiez osatutako obra izango da. Konposaketa musikala Leos Janácek txekiarraren eskutik datorkigu, XX. mendeko musikagilerik ospetsuenetarikoa. Olef Kaldaren olerkietan oinarrituta daude abestiak.
Eszenatokiaren gainean, Jose Manuel Montero izango da, cantantes Irina Zhytynska, Gloria Amil, Cecilia Prado de Obaldía eta Soraya Chaves abeslariekin batera. 1921. urtean Txekiar Errepublikako Brno Antzokian taularatu zuten ''El diario de un desaparecido'' obra estreinekoz.
Ikuskizun honen bi saio eskainiko dituzte asteburu honetan: hitzorduak BBK Aretoan larunbatean, hilaren 15ean, eta igandean, hilaren 16an, arratsaldeko 20:00etan izango dira.
''Hurbiltasun Antzokia'' egitaraua Arriaga Antzokiak prestatu du. Ikuskizun orijinalak eta abangoardistak ekarriko ditu, eta eskaintza kulturala eta 2009-2010eko denboraldia osatzera dator.