Itxi

Artea

Arriaga Antzokiak antolatuta

'Mercado libre' antzezlana estreinatuko du Bilboko BBK Aretoak

Erredakzioa

Ostiral eta larunbat honetan saio bana taularatuko dute. Eszenatokiaren gainean Daniel Freire eta Yoima Valdes izango dira. Sexu esplizituaren eszenak direla eta, helduei bereziki zuzendutako obra da.

Boterea, sexua eta dominazioari buruz mintzatuko den Mercado libre izenburuko antzezlana estreinatuko dute ostiral honetan Bilboko BBK Aretoan, Arriaga Antzokiak prestatu duen ''Hurbiltasun Antzokia'' egitarauaren barnean.

Obra taularatzen Daniel Freire eta Yoima Valdes izango dira, Jesus Tractoren zuzendaritzapean eta Luis Araujoren moldatutako testua taularatzeko.

Mercado Libre obrak abokatu aberats baten eta prostituzioan aritzen den dokumentaziorik gabeko emakume baten arteko harremana kontatzen du. Sexu esplizituaren eszena batzuk direla eta, ikusle helduei bereziki zuzendutako antzezlana da. 2008. urtean, Torreperogileko ''Esperpento'' Antzerkiko Testuen Saria eskuratu zuen.

Obra ostiral honetan, hilaren 7an, eta arratsaldeko 20:00etan estreinatuko da Bilboko BBK Aretoan. Beste emanaldi eskainiko dute larunbatean, ordutegi berean. Sarrerak salgai daude Arriaga Antzokiko txarteldegian eta webgunean, BBK Aretoan eta baita BBK-ko ohiko kanaletan.

''Hurbiltasun Antzokia'' egitaraua prestatu du Arriaga Antzokiak. Ikuskizun orijinalak eta abangoardistak ekarriko ditu, eta eskaintza kulturala eta 2009-2010eko denboraldia osatzera dator.