Artea
Apirilaren 5ean eta 6an
David Barberoren 'Vuelve, bigotillo, vuelve', Campos Antzokian
Erredakzioa
Joan den larunbatean Abadiñon estreinatu zuten kazetariaren azken antzezlana. Gabriel Reigek zuzenduta, Banarte Antzerki Taldeak taularatuko du lana.
Vuelve, bigotillo, vuelve David Barbero idazle eta kazetariaren antzerkirako azken obra Bizkaiko hiriburuan izango da ikusgai, gaur eta bihar. Joan den larunbatean Matienako (Abadiño) Errota Kultur Etxean egin zuten aurrestreinaldia, eta orain Bilboko Campos Eliseos Antzokiara eramango dute. Bertan, bi saio eskainiko dituzte: apirilaren 5ean eta 6an.
Gabriel Reigek zuzenduta, Banarte AntzerkiTaldeak taularatuko du umorezko kabaret egitura duen lana. Gizarte arazoak eta egun boteretsuak diren pertsonak salatzen ditu ordubete eta laurden baino gehiagoko iraupena duen satira-lan honek. Abesti herrikoiez eta bat-bateko saioetaz gozatuko du publikoak. Izan ere, aktoreek eta ikusleek elkarri eragingo diete.
Egungo bizitza sozial eta politikaren pertsonaiei erreferentzia ugari egingo dizkiete emanaldian. ''''szenatokiaren eta publikoaren arteko jaia'''' izatea du helburu antzezlanak, haien arteko harremana sustatzeko asmoz.