Itxi

Artea

Iruñea

Mikel Urmeneta, Kukuxumusutik kanpo

eitb.eus

Kukuxumusuko sortzaile eta arte-zuzendari ohiak proiektu berria abiatu du, eta bihar, osteguna, aurkeztuko du Nafarroako hiriburuan.

Mikel Urmeneta marrazkilariak enpresa proiektu berria aurkeztuko du bihar, hilak 28, Iruñean, Niza kafetegian, 27 urtez Kukuxumusuko arte-zuzendari izan eta gero.

Urmenetak ohar batean azaldu duenez, “Kukuxumusu enpresako gehiengoa daukan bazkide berriak ni enpresatik kanporatzea erabaki” eta gero, “migratzea” erabaki du “markako marrazkilari freelance-en talde historikoarekin batera”.

Kukuxumusu markako arduradunek, bestalde, Urmeneta kanporatua izana ukatu dute, eta "bere kabuz" aldendu dela esan dute, beste ohar batean.

Osteguneko prentsaurrekoan, halaber, marka berriaren 2016ko sanferminetako bildumaren lehen marrazkia aurkeztuko dute, Erraldoi eta Kilikien Konpartsako ordezkari batek lagundurik.

tek lagundurik.

tek lagundurik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Iruñeko bideoak