Itxi

Artea

Heriotza

Sofia Gandarias margolari gernikarra hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Madrilen zendu da, Yehudi Menuhin Fundazioak berri eman duenez.

  • Sofia Gandarias margolari gernikarra. Argazkia: EiTB

    Sofia Gandarias margolari gernikarra. Argazkia: EiTB

Sofia Gandarias margolari gernikarra hil da Madrilen, Yehudi Menuhin Fundazioak berri eman duenez. Gandarias Yehudi Menuhin Fundazioaren Espainiako burua zen.

Gaur, igandea, Sofia Gandariasi azken agurra emango diote Madrilgo La Paz beilatokian arratsaldeko seietatik aurrera egingo den ekitaldian.

12 urterekin hasi zen margotzen, biolin jotzaile hebrearraren izena daraman fundazioak jakinarazi duenez. Horren esanetan, "pinturak liluratu egiten zuen, baina berak zioen hori ez zela posible izango musikarik gabe. Hori dela eta, fundazioa sortu zenetik haren lanarekiko konpromisoa erakutsi du".

Margolari konprometitua ei zen, izan ere, "haren mihisek konpromisoarekiko beste begirada bat eskaini zigun", Yehudi Menuhin Fundazioaren arabera.

Gandariasen lanak "aparteko pertsona bat ekarriko digu gogora", eta margolariak erabili zuen Pablo Nerudaren poema batekin gogoratu nahi izan du fundazioak margolari gernikarra.

"Loreek erakusketa hartan egin bezala, negar egiten dugu gaur eta gogoan izango dugu", gaineratu du fundazioak.

Haren ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, tartean, Frantziako Arte eta Letren sari gorena eta Frantziako Errepublikak emandako Ohorezko Legioaren saria.

egioaren saria.