Artea
Iruñea
Onartu egin dute Abel Azcona artistaren aurkako kereila
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaileak auzia ikertuko du, profanazioa eta sentimendu erlijiosoen aurka egitea egotzita.
-
Abel Azcona artista. EiTB
Iruñeko instrukzio arloko 2. zenbakiko epaitegiak onartu egin du Abel Azcona artistaren kontra aurkeztutako kereila, eta, horrenbestez, auzia ikertzen hasiko da.
Salaketa Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aurkeztu zuen, artistak Iruñean aurkeztutako "Desenterrados" erakusketagatik, profanazioa eta sentimendu erlijiosoen aurka egitea egotzita. Aipatutako erakusketan, Azconak 232 ostia sagaratu jarri zituen, "Pederastia" hitza osatuta.
Erakusketa atzo bertan bukatu zen, eta 2015eko bigarren bisitatuena izan zen, Udalak sustatutakoen artean. Hain zuzen ere, 7.870 bisitari izan zituen.
Abel Azconak Gerra Zibilaren, prostituzioaren, pederastiaren eta beste hainbat gairen inguruan sortutako lanak biltzen zituen erakusketa horretan, eta hautsak harrotu zituen.