Artea
'Su seguro servidor'
Pouren Orson Wellesen omenaldia gurean ikusteko azken aukera
Erredakzioa
Gasteizko Antzoki Zaharrean igande honetan bertan eskainiko du azken saioa Josep Maria Pouk. Lehen, Donostiatik eta Bilbotik igaro da.
Jose Maria Pou aktorearen azken antzezlana gurean izan da azken egunotan. Su seguro servidor, Orson Wells izenburukoa, Wells bera omendu nahi izan dute obra honekin. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Bilboko Arriaga Antzokitik igaro ondoren, igande honetan Gasteizko Antzoki Zaharrean eskainiko du bere lanaren azken emanaldia Euskadin.
Bere azken urtebetzearen egun batean, txakurrentzako janarien eta laxanteen iragarkiak grabatzen ari da Welles Los Angelesko estudio batean. Zahartuta eta akituta, Steven Spielbergen dei baten zain dago, bere sormen handiaren azken baieztapen gisa.
Richard France idazlearen izenburu bereko eleberriaren moldaketa bat da Pouren antzezlana. Alemanierara, holandarrara, portugalerara, katalanerara eta espainiarrera itzulita, Wellsen bizitzaren aditu bezala hartu dute France idazlea. Gainera, The Theatre of Orson Welles eta Orson Welles on Shakespeare liburuak ere idatzi zituen.
Zuzendaritza eta antzezlan honen bertsioaren ardurak Esteve Riambauk hartu ditu. Pourekin batera eta soinu-teknikariaren papera egiten, Jaume Ulled aktorea ikusiko dugu eszenatokian.
Ordubete eta 35 minutuko iraupena izango du antzezlanak eta aipatutako egunetan izango dira arratsaldeko 20:00etan.