Itxi

Artea

Italian

15 milioi euroko balioa duen Picassoren lan lapurtu bat aurkitu dute

Agentziak | Erredakzioa

Pintura ostu egin zuten bere garaian, eta, Italiako Poliziak azaldu duenez, “atzerrira eramatear” zeuden.

Italiako Poliziak Picassoren lan lapurtu bat berreskuratu du. 15 euroko balioa du artelanak, eta Italiako Kultura Ministerioak argitu duenez, “esportatzeko prest” zeukaten.

Mihise ertaina da, 54x54 cm-koa, 1912ko data dauka eta Malagako artistaren “aro kubistari” dagokio; "Violin et bouteille de bass" izena du. Carabinerien Kultura Ondasunen atalak aurkitu du.