Itxi

Artea

Urriaren 19ra arte

Arte Ederren Arabako Museoa, euskal arteari begira

Erredakzioa

Azken egunak dira Gasteizen “Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean” ikusteko. Arabako museoa eta Reina Sofia batu ditu proposamen horrek.

1:07

Igandean, urriak 19, Arte Ederren Gasteizko Museoak “Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean” euskal artisten lan multzoari agur esango dio. Reina Sofia Madrilgo museoaren bildumako lanak Arabako Arte Ederren Museoaren bildumako autore berberen lanekin solasean jarrita daude erakusketa horretan.

14 solasaldi proposatu dira Dario Regoyos, Aurelio Arteta, Francisco Iturrino, Ignazio Zuloaga, Valentin eta Ramon Zubiaurre, Juan Etxebarria, Quintin Torre, Ricardo Baroja, Elias Salaberria, Daniel Gonzalez, Julian Tellaetxe, Carlos Saenz Tejada eta Joaquin Lucariniren obren artean.

Solasaldi hauek Arabako museoan dauden XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal artista garrantzitsuenen lanekin osatu dituzte, Ignacio Diaz Olano edo Fernando Amarikarenak adibidez, “euskal artea deitu zaion horri buruz beste diskurtso bat ezartzeko, eta azken urteetan eman denaz bestaldeko ikuspegi batetik”.