Itxi

Artea

Akordiorik gabe

Chillida familiak ezin du 'betiko' itxaron museoa berriz irekitzeko

Erredakzioa

Museoaren zuzendariak eta eskultorearen semeak azaldu duenez, museoa berriz ere irekitzeko erakundeekin akordioa lortzeko itxaropena mantentzen dute, baina "denbora faktore kritikoa da".

1:20
Chillida

Chillida familiak Chillida Leku museoa berriz ere irekitzeko erakundeekin akordioa lortzeko itxaropena mantentze duela esan du, baina "denbora faktore kritikoa da" eta ezin du irtenbide baten zain "betiko" egon.

Eskultorearen semeak eta museoko zuzendariak, Luis Chillidak, Eusko Jaurlaritzako arduradun berriekin "negoziazio zuzenik" izan ez dutela azaldu du, baina bilerarik ere eskatu ez dutela esan du; izan ere, Exekutiboan "interesa badu", familiarekin "harremanetan jarriko dira".

Oraingoz, Chillidaren lanak Alemaniara, Erresuma Batura, Herbehereetara, Koreara edo AEBetara bidaliko dituzte datozen hilabete eta urteetan egingo diren aldi baterako erakusketatan izan daitezen.

Lehiaketa

Eskultorearen semeak "Uda bat Eduardo Chillidarekin" lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Lehen bietan, argazkigintza bakarrik hartu zuen ekimenak, baina oraingo honetan, kontaketa eta bideoa ere hartuko ditu. Lehiaketaren xehetasun guztiak museochillidaleku.com webgunean.

Katedra

Francforteko Goethe Unibertsitateak Eduardo Chillida katedra berria inauguratuko du uztailaren 13an. Ekimenaren helburua euskal artegintzaren azterketa sakontzea da.

Eduardo Chillidaren obraren azterketa eta hedapena da Katedra horren beste xedeetako ba, Goethe Unibertsitateak eta Etxepare Institutuak azaldu dutenaren arabera.