Zuzenean
EiTB Kirolak
Reala 2020ko Errege Kopako txapelduna da Athletici 0-1 irabazi eta gero Sevillako Cartuja futbol-zelaian.
Realari ongietorria ematera hurbildu dira zaleak Hondarribiko aireportura
Goiz-goizetik nagusitu da jai giroa Gipuzkoan eta Donostian. Taldeari esker ona adierazteko nahiak eta beharrak mugitu ditu zaleak, beti ere zuhurtziaz jokatuz.
Finalaren biharamunean, tristura eta atsekabea Athleticeko zaleen artean
Zale gehienek jokalariek partida eskasa egin zutela diote. Pena atzoko aukera galtzeagatik, baina orain Bartzelonaren aurkako finalari begira daude jarraitzaileak.
Realeko autobusak zaleen babesa izan du

Talde txuri-urdin Hondarribiko aireportura heldu da eguerdian Koparekin. Zubieta bidean ehunka zaleen babesa izan du Imanolen taldeak.

¿ Txuri Urdin! ¿¿¿¿#Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/tniHn4w7gU
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) April 4, 2021
¿ TXAPELDUNAK!!! ¿#Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/jGJaUgeXmF
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) April 4, 2021
Iñigo Martínezek Realeko taldekide ohiak eta Aperribay presidentea zoriondu ditu

Athleticeko jokalaria Realeko jokalariengana hurbildu da Kopako finalean lortutako garaipenagatik zoriontzeko.

Eta Illarramendik tronpeta jo zuen

Kopako titulua irabazi eta ondo ospatu zuten Realeko jokalariek. Asier Illarramendik tronpeta jo zuen taldekideen aurrean.

¿ ERREALA ALE!
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) April 3, 2021
¿ IRABAZI ARTE!
¿ BETI EGONGO GARA ZUREKIN!
¿ IMANOL #Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/S4Tvix2QVi
Realeko jokalariak 13:00etan helduko dira Hondarribira eta hortik Zubietara joan go dira entrenatzera
BIDEOA: Aperribay: ''Athleticen afizioarekin partekatu nahiko nuke poztasun hau''
Aperribay: ''Athleticen afizioarekin partekatu nahiko nuke poztasun hau''

Reala Bigarren Mailan zegoenean iritsi zen eta gaur talde bera Errege Kopa altxatzen ikusi du. Jokin Aperribay pozez zoratzen zegoen.

BIDEOA: ''Duela bi hilabete alde ona bizitzea egokitu zitzaigun, oraingo honetan alde txarra''
''Duela bi hilabete alde ona bizitzea egokitu zitzaigun, oraingo honetan alde txarra''

Iker Muniainek dioenez, futbola horrelakoa da, "batzuetan irabazten da eta beste batzuetan galtzen da". Kapitainak Reala zoriondu du eta altxatu behar direla esan du, bigarren finalari begira.

BIDEOA: Marcelino: ''Egun tristea da, oso tristea''
Marcelino: ''Egun tristea da, oso tristea''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticeko entrenatzaileak Reala zoriondu du lortutako garaipenagatik eta bilbotarrek ez duela bere mailarik onena eman onartu du.

BIDEOA: Imanol, negar batean Realarekin txapeldun bihurtu ondoren
Imanol, negar batean Realarekin txapeldun bihurtu ondoren

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea malkotan lehertu da Realarekin Errege Kopako txapeldun bihurtu ostean.

BIDEOA: De Marcos: ''Oso kolpe gogorra da, garaipena eraman ahal genuela uste genuen''
De Marcos: ''Oso kolpe gogorra da, garaipena eraman ahal genuela uste genuen''

Athleticeko jokalariak porrot mingarria dela aitortu du, baina adierazi duenez, 15 egun barru beste final bat jokatuko dute eta "buelta eman behar zaio aurrera ateratzeko" (jatorria gaztelaniaz).

BIDEOA: Illarramendi: ''Kopa hau gurea bezain zaleena da, haiek gabe ez gara ezer''
Illarramendi: ''Kopa hau gurea bezain zaleena da, haiek gabe ez gara ezer''

Realeko jokalaria finala jokatu aurretik lesionatu zen, baina garaipen honekin tristura atzean utzi du. Honen atzean lan asko egon dela adierazi du eta Kopa sari bikaina dela esan du.

BIDEOA: Jokalarien ospakizuna, Koparekin
Jokalarien ospakizuna, Koparekin

Asier Illarramendik Kopa jaso du eta taldekideengana joan da ospakizunei hasiera emateko.

BIDEOA: Jokalariek zelaiaren erdian egindako ospakizuna
Jokalariek zelaiaren erdian egindako ospakizuna

Realeko jokalariak Cartujako zelaiaren erdian bildu dira Athletici irabazitako Errege Kopako finala ospatzeko.

Realeko jokalariak Oyarzabalen gola ospatzen. EFE
Oyarzabalen bidez aurreratu da Reala penaltiz. Epaileak, berriz, Iñigo Martinezi ateratako gorriari buruzko erabakia aldatu du, eta txartel horia atera dio azkenean.
Txartel gorria Iñigo Martinezi, eta penaltia Realaren alde
Iñigo Martinezen esku bat aztertzen egon dira Athleticen arean, baina Estrada Fernandez epaileak area ertzera atera du, VARak hala agindu ostean
Euri-jasa handi bat izan da hasierako minutuetako protagonista. EFE
Atsedenaldira heldu da norgehiagoka. Intentsitate handia, baina joko eta aukera handirik gabe.
Remiroren gelditu handia Iñigo Martinezen jaurtiketa baten aurrean
Bi taldeak aurkariaren ate ingurura hurbiltzen hasi dira: lehenengo, Raul Garcia; gero, Isak.
Hasierako minutuetako protagonista nagusiena Cartuja gainean erortzen ari den euri-jasa izugarria da.
¿ #GeureaBaiEdoBai #KoparenBila
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) April 3, 2021
¿ Hasi da finala!
¿ Entzun finalaren kontaketa @euskadi_irratia-nhttps://t.co/KpYrCjyY3P
¿ Sigue la final en directo en @radioeuskadi https://t.co/y9sNWcDmgY #eitbkirolak pic.twitter.com/NGrDaH9FY6
ALINEACIÓN I Estos son los 1¿1¿ leones elegidos por @Marcelino para la gran final de Copa 2019-20 ante la Real Sociedad. #AthleticRealSociedad #BiziAmetsa ¿ pic.twitter.com/eTtONbCWSU
— Athletic Club (@AthleticClub) April 3, 2021
¿ Zuekin, REALA!
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) April 3, 2021
¿ Guregatik, zuengatik, ez daudenengatik. Un once para la eternidad.
Suplentes
¿ Ayesa.
¿ Aritz, Aihen, Sagnan.
¿ Guevara.
¿ Carlos Fdez, Januzaj, Barrenetxea, Bautista.#Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/U0yIX8FvlT
BIDEOA: Honelaxe ikusten da La Cartuja Kopako final handia jokatzeko oso gutxi falta denean!
Honelaxe ikusten da La Cartuja Kopako final handia jokatzeko oso gutxi falta denean!

Sevillako futbol-zelaia guztiz prestatuta dago Athletic eta Realaren arteko partida historikoa hartzeko, gaur, 21:30ean.

BIDEOA: Cordoba, Guruzeta, Vivian, Larrazabal eta Kodro jokalarien mezuak
Cordoba, Guruzeta, Vivian, Larrazabal eta Kodro jokalarien mezuak

Bostak Athleticen izan ziren taldeak 2020ko finalerako sailkapena lortu zuenean. Gaur egun beste talde batzuetan daude, baina taldekide izandakoei animoak bidali dizkiete.

¿ “Momentu historikoa dugu aurretik”.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) April 3, 2021
¿ Agirretxe ¿#Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/y3ddOvgrDq
''Kopa Euskadin geratuko da, nahi ala ez''

Athleticeko eta Realeko zale andaluziarrek gaurko finalaz hitz egin eta argi dute Kopa Euskadin geratuko dela.

Bilbotarrek zuriz eta gorriz margotu dituzte Bizkaiko hiriburuko kaleak

Lehen ordutik ehunka lagun ikus zitezkeen kalean berokiaren azpian Athleticen kamiseta jantzita. Poza kalean jende asko elkartu da eguerdian, pandemiarik gabeko ospakizuna balitz bezala.

Realzaleak, ilusioz, txuri-urdinek Kopa etxera ekarriko dutelakoan
Fisikoki ezin izango dira jokalariekin egon, baina gaur bihotz eta arima txuri-urdinak Sevillan izango dira. Balkoiak atonduta eta jarraitzaileak ere prest daude jokalariak zelaian ikusteko.
''Sevilla, entzun, Reala txapeldun''

Talde txuri-urdineko zale batzuk Sevillan dira ere. Eguerdi aldera bildu egin dira Realaren aldeko kantuak botatzeko.

Con todos los respetos a un gran club como es la Real, hoy mi deseo y mi corazón quieren ver levantar esta copa al @AthleticClub. No tanto como aficionado y socio del club que soy, sino por ver feliz a toda esa gente que tanto cariño me dio y me sigue dando. AUPA ATHLETIC! ¿¿¿¿ pic.twitter.com/ngh8MPkrRW
— Joaquín Caparrós (@JoaquinCaparros) April 3, 2021
Willian José, taldekide ohiei: ''Goazen, lagunak!''

Realeko jokalari ohia Wolverhampton Wanderers Premier Leagueko taldean ari da gaur egun eta animoak bidali dizkie Realeko jokalariei, finalaren atarian.

Athleticeko zaleak, Sevillan
Athleticen ereserkia Sevillan entzuten da jada

Athleticeko zale apurrak Sevillako kaleetako giroa berotzen ari da goizetik. Ereserkia behin eta berriz abesten ari dira.

Kopako txapeldunak:
Bartzelona: 30 titulu
Athletic: 24
Real Madril: 19
Atletico: 10
Valentzia: 8
Zaragoza: 6
Sevilla: 5
Espanyol: 4
Real Union 4
Reala: 2
Betis: 2
Deportivo: 2
Arenas Getxo: 1
Mallorca: 1
Zale txuri-urdinak, Sevillan
''2-1 izango da emaitza Realaren alde''

Hainbat zalek egun hauetan Sevilla aldean egotea lortu dute. Ezin izango dira La Cartujara sartu, baina Andaluziako hiriburutik dabiltza.

Marcelino García Toral (Athletic) eta Imanol Alguacil (Reala) entrenatzaileak, Iker Muniain (Athletic) eta Asier Illarramendi (Reala) jokalariekin batera egon dira garaikurraren ondoan.

Muniain: ''Finalean zentratuta gaude eta sasoi onenan iristen garela uste dut''

Euskal Telebistak Iker Muniain Athleticeko jokalaria ekarrizketatu du Errege Kopako finalaren bezperan.

Illarramendi: ''Lasaitasun puntu batekin irten behar gara zelaira''

Euskal Telebistak Asier Illarramendi Realeko kapitaina elkarrizketatu du Athleticen aurkako Errege Kopako finalaren bezperan.

Marcelino: ''Motibatuta, ilusioz eta gogotsu gaude''

Euskal Telebistak Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzailea elkarrizketatu du Errege Kopako finalaren bezperan.

Imanol Alguacil: ''Nortasunarekin jokatzea izango da gakoa''

Euskal Telebistak Imanol Alguacil REaleko entrenatzailea elkarrizketatu du Athleticeko Errege Kopako finalaren bezperan.

Marcelino: ''Gakoa partidako momentuak kudeatzen jakitean egongo da''

Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak Realaren aurkako Errege Kopako finalari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Imanol: ''Realaren historian sartu nahi dugu eta irabazi egin behar dugu''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Athleticen aurkako larunbateko Errege Kopako finalari buruz hitz egin du.

Muniain: ''Taldea ondo ikusten dut, partida on bat egiteko prest''

Iker Muniain Athleticeko kapitainak prentsaurrekoan hitz egin du Realaren aurkako Errege Kopako larunbateko finalari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)

Athleticek Cartujan finalaren aurretik egin duen azken entrenamendua

Talde zuri-gorriak lansaioa egin du ostiral arratsaldean Realaren aurkako Errege Kopako finala jokatuko duen zelaian.

Realak entrenamendua egin du Cartuja zelaian, finalaren bezperan

Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerako dena prest dago Cartujan. Talde txuri-urdinak entrenamendua egin du bertan, finalaren bezpran.

''Athletic eta Reala klub handiak dira eta entrenatzaile oso onak dituzte''

Xavier Estrada Fernandez epaileak zuzenduko du Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala. Bere laguntzaileekin batera finalari buruz hitz egin du prentsaurrekoan. (adierazpenak gaztelaniaz)

Sevillako Athleticeko eta Realeko Peñak:
Realeko 'Nazarena' peñako kideak: ''Itxaronaldia oso luzea izan da''

Talde txuri-urdinak Sevillan duen peñako kideekin izan gara, Athleticen aurkako finalaren atarian.

Athleticeko peña, Dos Hermanas herrian: ''Athletic maite dugu''

Zuri-gorriek Oscar de Marcos jokalariaren izena daraman peña bat dute Sevillan. Zaleak modu berezian bizitzen ari dira bilbotarrek Realaren aurka jokatuko duten finala.

Aritz Adurizek bere taldekide ohiak bisitatu ditu
Aritz Adurizek bisita egin die Athleticeko jokalariei

Aurrelari ohia Sevillan da Athleticen eta Realaren arteko finala ikusteko.

Reala Sevillan dago jada

Txuri-urdinak eguerdi aldera iritsi dira Sevillako hotelera, Athleticen aurka jokatuko duten finalaren atarian.

Realak eta Athleticek azken lan-saioa La Cartujako futbol-zelaian egingo dute gaur arratsaldean; txuri-urdinek 18:00etan eta zuri-gorriek iluntzeko 20:00etan.
Zale mordoa bildu da Zubietan, Realari agur esateko

Distantziak gorde barik eta batzuek musukoa jaitsita dutela, milaka zale Zubietara hurbildu da taldeari agur esateko, Athleticen aurkako Kopako finalaren atarian.

Aduriz: ''Denbora asko itxaron dugu eta finaleko eguna iristeko kriston gogoak ditut''

Aritz Aduriz Athleticeko jokalari ohiak apirilaren 3ko Errege Kopako finalari buruz hitz egin du klubaren telebistan. FInala arduraz bizitzeko deia egin die zaleei.

Realak azken entrenamendua egin du Sevillara bidaiatu aurretik

Talde txuri-urdinak lansaioa egin du Zubietan ostegun honetan. Merino, Oyarzabal, Isak eta Januzaj izan dira berritasunak. Ostiralean abiatuko dira Sevillara.

Raul Garcia: ''Plana argi daukagu eta ondo aterako da''

Raul Garcia Athleticeko jokalariak apirilaren 3ko Errege Kopako finalari buruz hitz egin du klubaren telebista ofizialean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Athleticek eta Realak Sevillan dituzten zaleak, finalaren atarian

Bi taldeetako zaleak finala hasteko gogotsu dira, eta bakoitzak bere taldearen alde egiten du. Ohituta daude Athleticen zein Realaren ibilbideari urrutitik jarraitzen.

Zubizarreta: ''Derbi historikoa izango da''

Andoni Zubizarreta talde zuri-gorriko atezaina izan zen eta hainbat titulu erdietsi ditu jokalari moduan. Athleticen eta Realaren arteko finala momentu historikoa izango dela baieztatu du.

Txiki Begiristain: ''Final batean irabazteak bakarrik balio du''

Manchester Cityko kirol-zuzendariak ez du inoiz ahaztuko Realak 1987an Zaragozan irabazitako Errege Kopako finala. Berak egin zuen partida hartan 2 eta 1ekoa.

Athletic zaleek harrotasunez janzten dituzte kolore zurigorriak Donostian

Altza auzoan ohituta daude lehiara baina egun hauetan lehia hori areagotu egin da. Galdu zein irabazi igandean Arri-Zar tabernan topa egingo dute.

Arantza Algortan bizi den realzalea da, eta Kopako finala nola bizi duen kontatu digu

Finalaren aurreko egunak zailak izan direla esan digu. Gainera, etsaia etxean bertan dauka: bere senarra athleticzale amorratua da, eta derbiak bete-betean bizi dituzte.

Cartuja finalerako prestatzen ari dira

Atzo Espainiako selekzioaren partida hartu ostean, Cartujako langileak zelaia Athleticen eta Realaren arteko finalerako prestatzen ari dira.

BIDEOA: Duela 15 urte hasi ziren biltzen Anoetara eramaten zituen autobusean. Orain 40 bat lagun dira. Erraza al da txuri-urdin izatea Bilbon?
Bizkaiko realzaleak: Bizkaia Txuri-Urdin peña

Duela 15 urte hasi ziren biltzen Anoetara eramaten zituen autobusean. Orain 40 bat lagun dira. Erraza al da txuri-urdin izatea Bilbon?

BIDEOA: Segura Goierriko herri txiki bat da eta oso athleticzalea aspalditik. Bertako klausurako mojak ere athleticzaleak dira. Nola moldatzen dira txuri-urdinez inguratuta?
Gipuzkoako athleticzaleak: Segurako Zorroztarri peña

Segura Goierriko herri txiki bat da eta oso athleticzalea aspalditik. Bertako klausurako mojak ere athleticzaleak dira. Nola moldatzen dira txuri-urdinez inguratuta?

BIDEOA: Williamsek jakin badaki zaleen babesarekin Athletic indartsuagoa dela eta faltan botako dituztela. Taldea laguntzeko gogo handia du eta ahal bada, gol bat sartzeko ere bai (jatorria gaztelaniaz).
''Lehoi zauritu batek min egin dezake; hori da klub honen bereizgarria''

Williamsek jakin badaki zaleen babesarekin Athletic indartsuagoa dela eta faltan botako dituztela. Taldea laguntzeko gogo handia du eta ahal bada, gol bat sartzeko ere bai (jatorria gaztelaniaz).

Honako hau da Realak datozen egunetarako duen egitaraua:
Asteazkena: 16:00, Zubieta.
Osteguna: 16:00, Zubieta.
Ostirala: 18:00, La Cartuja.
Larunbata: 21:30, Athletic Club – Real Sociedad.
Honako hau da Athleticek datozen egunetarako duen egitaraua:
APIRILAK 1, OSTEGUNA
19:00 Lan Saioa Sevilla FC taldearen kirol instalazioetan (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)
APIRILAK 2, OSTIRALA
20:00 Lan Saioa La Cartujan (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)
APIRILAK 3, LARUNBATA
21:30 Kopa txapelketako finala Cartujan. ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD S.A.D
APIRILAK 4, IGANDEA
Atseden eguna
APIRILAK 5, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)
APIRILAK 6, ASTEARTEA
17:15 Marcelinoren prentsaurrekoa
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
APIRILAK 7, ASTEAZKENA
21:00 LaLigako partida (29 J) Reale Arenan. REAL SOCIEDAD S.A.D – ATHLETIC CLUB
Oier Zarraga Athleticeko jokalariak Errege Kopako finalak galduko ditu lesio baten eraginez
Olazabal: ''Kopa Realak irabaztea nahi dut, ea horrela Rahm zirikatu dezakedan''

Jose Maria Olazbal golf jokalari gipuzkoarrak Realaren eta Athleticen arteko Errege Kopako finalaz hitz egin du EITB Mediarekin. Talde txuri-urdineko zalea da, eta Reala animatuko du.

BIDEOA: David Silvak finala jokatzeko ondo dagoela adierazi du eta ilusio handia duela ere bai, nahiz eta gertakari berezi hauetan eskarmentu handia izan.
''Finala irabaztea eta trofeoa Donostiara ekartzea izugarri gustatuko litzaidake''

David Silvak finala jokatzeko ondo dagoela adierazi du eta ilusio handia duela ere bai, nahiz eta gertakari berezi hauetan eskarmentu handia izan.

BIDEOA: Athleticeko jokalari ohiak dioenez, Bilboko jende askok nahiago du Realari irabazi Bartzelonari baino, gerora jasan beharreko guztiagatik, baina bera ez dator horrekin bat.
Dani: ''Final honek izango duen okerrena, dudarik gabe, zaleen falta izango da''

Athleticeko jokalari ohiak dioenez, Bilboko jende askok nahiago du Realari irabazi Bartzelonari baino, gerora jasan beharreko guztiagatik, baina bera ez dator horrekin bat.

BIDEOA: Jesus Mari Zamorak 1987an lortu zuen azken titulua Realarekin. Gaurko errealitatea, ordea, oso desberdina da. Jokalari ohiak Reala txapeldun izatea espero du.
Zamora: ''Betirako geratuko da 'geuk irabazi genuen final hura' esatea''

Jesus Mari Zamorak 1987an lortu zuen azken titulua Realarekin. Gaurko errealitatea, ordea, oso desberdina da. Jokalari ohiak Reala txapeldun izatea espero du.

BIDEOA: Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak athleticzale amorratuak dira. "Eztabaidan"en, zuzenean konektatu dute Nerea Garmendiarekin, realzalea bera. Errege Kopako finalaz aritu dira.
Non, nola eta norekin ikusiko dute finala Bagliettok, Otaolak eta Garmendiak?

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak athleticzale amorratuak dira. “Eztabaidan”en, zuzenean konektatu dute Nerea Garmendiarekin, realzalea bera. Errege Kopako finalaz aritu dira.

BIDEOA: Osakidetzak bideo bat egin du Athleticeko jokalariekin, Realeko jokalariekin eta osasun-langileekin, gizarteari Kopako finala arduraz gozatzeko deia egiteko.
BIDEOA: EITB Mediako irrati eta telebista-saioetan presente izango da egun osoan zehar hurrengo larunbatean gure taldeetako batek irabaziko duen Kopa.
Errege Kopa EITBren Bilboko egoitzara iritsi da
EITB Mediako irrati eta telebista-saioetan presente izango da egun osoan zehar hurrengo larunbatean gure taldeetako batek irabaziko duen Kopa.
BIDEOA: Final handiaren atariko honetan, bi klubak etengabe ari dira mezuak jasotzen. Animo mezuak dira. Tartean, aurpegi ezagunenak ere bai. Ikusi bideoa!
Ikusi realzale eta athleticzaleen animo mezuak!

Final handiaren atariko honetan, bi klubak etengabe ari dira mezuak jasotzen. Animo mezuak dira. Tartean, aurpegi ezagunenak ere bai. Ikusi bideoa!

BIDEOA: Bost egun falta dira Athletic eta Realaren arteko Kopako final handirako. Kalean, giroa nabaritzen hasi da.
Bandera eta apaingarri zurigorriak, Bilboko kaleetan

Bost egun falta dira Athletic eta Realaren arteko Kopako final handirako. Kalean, giroa nabaritzen hasi da.

BIDEOA: Balkoi gehienek bandera txuri urdina dute jarrita eta era guztietako apaingarriak ikus daitezke erakusleihoetan Kopako finalari begira.
Bandera txuri-urdinak eta Realaren ikurrak, Gipuzkoako bazter guztietan

Balkoi gehienek bandera txuri urdina dute jarrita eta era guztietako apaingarriak ikus daitezke erakusleihoetan Kopako finalari begira.

BIDEOA: Kopako finala ETBn ikusgai izango da, baina gure irratietan ere entzungai izango duzue. Realeko eta Athleticeko partidak komentatzen dituzten esatariekin egon gara hizketan.
BIDEOA: Final historikoaren zain hainbeste denbora egon ondoren, atzerako kontaketa hasi da eta Asier Villalibrek Athleticeko jokalariak zelan dauden adierazi du prentsaurrekoan.
Villalibre: ''Nabaritzen da gogoa dagoela, ilusioa, giro ona… oso pozik gaude''

Final historikoaren zain hainbeste denbora egon ondoren, atzerako kontaketa hasi da eta Asier Villalibrek Athleticeko jokalariak zelan dauden adierazi du prentsaurrekoan.

BIDEOA: Maddi Aiestaran bertsolari realzaleak eta Unai Mendiburu bertsolari athleticzaleak bertso derbya egin dute Biba Zuek!en platoan.
BIDEOA: Realak bere arrakastak gogorarazten dituen emozioz betetako 'Zuengatik' izeneko bideoa argitaratu du, eta zale txuri-urdinei apirilaren 3ko Kopako finalerako babesa eskatu die.
BIDEOA: Sonakay taldeak Realaren ereserkiaren bertsio berezia egin du apirilaren 3ko Kopako finalari begira. Bideo honetan grabaketa nola egin zen erakusten da.
Horrela sortu zen Sonakay taldeak egindako Relaren ereserkiaren bertsio berezia

Sonakay taldeak Realaren ereserkiaren bertsio berezia egin du apirilaren 3ko Kopako finalari begira. Bideo honetan grabaketa nola egin zen erakusten da.

BIDEOA: Athleticen peñek bideo propioa egin dute klub zuri-gorria animatzeko apirilean Realaren eta Bartzelonaren aurka jokatuko dituen Kopako bi finalei begira.
Athleticen Peñen Elkarteak animoak bidali dizkiei zuri-gorriei Kopako finaletarako

Athleticen peñek bideo propioa egin dute klub zuri-gorria animatzeko apirilean Realaren eta Bartzelonaren aurka jokatuko dituen Kopako bi finalei begira.

BIDEOA: Javi Clemente eta Karlos Argiñano, Athleticeko zale amorratua bata, Realeko zalea bestea, aurrez aurre jarri ditugu, larunbatean bi taldeek jokatuko duten Errege Kopako finalaren atarian.
Javier Clemente eta Karlos Argiñano: ''Ni lasai nago; zu urduriago ikusten zaitut'

Javi Clemente eta Karlos Argiñano, Athleticeko zale amorratua bata, Realeko zalea bestea, aurrez aurre jarri ditugu, larunbatean bi taldeek jokatuko duten Errege Kopako finalaren atarian.

BIDEOA: Reala talde azkarra eta erasokorra Imanolen agindupean, eta orain arte egindako lana Athletici Kopa finala irabaziz biribildu nahi du oriotarrak.
Imanol Alguacil, traineru txuri-urdinaren patroia

Reala talde azkarra eta erasokorra Imanolen agindupean, eta orain arte egindako lana Athletici Kopa finala irabaziz biribildu nahi du oriotarrak.

BIDEOA: Garitano eta Marcelino, bi protagonista Athleticen aulkian
BIDEOA: Athleticek bere zaleei zuzendutako iragarkia plazaratu du larunbat honetan, Kopako finalerako astebete falta denean, zelaian ikusten ez dituzten arren, presente dituztela helarazteko asmoz.
'Hemen ez zauden arren... Sentitzen zaitut', Kopako finalerako Athleticen iragarkia

Athleticek bere zaleei zuzendutako iragarkia plazaratu du larunbat honetan, Kopako finalerako astebete falta denean, zelaian ikusten ez dituzten arren, presente dituztela helarazteko asmoz.

BIDEOA: Ampo Ordiziako jokalariek Realari Athleticen aurkako finalean animoak emateko grabatutako bideoa.
Ampo Ordizia, Realarekin: ''Ordizia Rugbyko jokalariak zuekin gaude!''

Ampo Ordiziako jokalariek Realari Athleticen aurkako finalean animoak emateko grabatutako bideoa.

''Plazerra finala bera irabaztea da, berdin dio Athletici zein beste bati irabaztea''

Asier Illarramendi Realeko jokalariak "Realaren momentua" dela dio, eta txikitatik talde txuri-urdinarekin titulu bat irabazteko ametsa duela.

Asier Villalibre: ''Jendea gogotsu dago beste titulu bat ospatzeko''

Athleticek ibilbide malkartsua izan du Errege Kopako finalera iritsi arte. Bertan Reala izango du aurkari, 2020tik pandemiaren ondorioz atzeratutako finalean.

Realak Alex Ubagoren eta La Oreja de Van Gogh taldearen animoak jaso ditu

Alex Ubago kantautoreak eta La Oreja de Van Gogh musika taldeak animoak bidali dizkiote Realari apirilaren 3ko Errege Kopako finalerako.

Muniain: ''Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu zaleei garaipena eskaintzeko''

Iker Muniain Athleticeko kapitainak talde zuri-gorriak Realaren aurka apirilaren 3an jokatuko duen Errege Kopako finalari buruz hitz egin du.

Iñaki Gabilondoren animoak
¿ “Edozein lekutatik iritsiko zaizue ilusioz beteriko zaleen indarra. Denok egongo gara La Cartujan. Goazen. GORA REALA!!!”.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) March 23, 2021
¿ Iñaki Gabilondo ¿#Gurekin | #AurreraReala pic.twitter.com/a862Br8Z6G
Sevillan ospatuko den Errege Kopako finalaren aurrean, Gipuzkoa eta Realaren banderak elkar-trukatuko dituzte diputatu nagusiak eta Realeko presidenteak.
PARTE HARTUKO DUTE
Markel Olano, diputatu nagusia.
Jokin Aperribay, Realeko presidentea.
Harkaitz Millan Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua.
Angel Oyarzun, Realeko presidente ordea.
¿ Gure nagusiak ere ametsaren parte ¿¿¿¿
— Athletic Club (@athletic_eus) March 25, 2021
¿¿ #AthleticClub-ek eta @Bizkaia-k ¿.¿¿¿ zapi zuri-gorri baino gehiago banatuko dituzte lurraldeko egoitzetan Kopako ilusioa gerturatzeko.
¿ info ¿ https://t.co/N8p8Gic0Ex#BiziAmetsa ¿ pic.twitter.com/hLbrMP5wQ9
Silva eta Zaldua taldekideekin batera entrenatu dira

David Silvak eta Joseba Zalduak taldekideekin batera entrenatu dira martxoaren 24an Realak Zubietan egin duen lansaioan.

Errege Kopako finala EITBn jarraitzeko gonbita egin dute De Marcosek, Raul Garciak eta Villalibrek
Errege Kopako finala EITBn jarraitzeko gonbita egin dute Athleticeko jokalariek

Euskal Telebista erreportaje bereziak prestatzen ari da apirilaren 3ko Kopako finalari beira. Oscar De Marcos, Raul Garcia eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariek mezu hau bidali digute.

Unai Nuñez zalantza da Kopako finalerako, artritisa baitu eskuin oineko behatz baten
Orio, Imanolekin eta Realarekin

Orioko bizilagunek bideo bat egin dute Imanol Alguacili animoak emanez. Kopako finala apirilaren 3an jokatuko da.

Imanol: ''Eskerrik asko zuen mezuengatik!''

Realeko entrenatzaileak, Imanol Alguacilek, Zubietako berdegunean zale guztiek bidali dituzten mezuak eskertu egin ditu.

Sonakay taldeak Realaren ereserkiaren bertsioa egin du
Realaren lehen taldearen lan plana hurrengo egunetan ondorengoa izango da:
Astelehena: atsedena.
Asteartea: atsedena.
Asteazkena: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.
Osteguna: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.
Ostirala: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.
Larunbata: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.
Igandea: atsedena.
ATHLETICeko ASTEKO LAN-PLANGINTZA
MARTXOAK 22, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
MARTXOAK 23, ASTEARTEA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
MARTXOAK 24, ASTEAZKENA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
MARTXOAK 25, OSTEGUNA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
MARTXOAK 26, OSTIRALA
Atseden eguna
MARTXOAK 27, LARUNBATA
Atseden eguna
MARTXOAK 28, IGANDEA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)
1958an Kopako finalerako eginiko txapel zuri-gorria

La Encartada fabrika museoak gaur pieza berezia jarri du ikusgai. Orain 63 urte, Athleticek jokatu zuen Kopako finalerako egindako txapel zuri-gorria.

Athleticeko eta Realeko presidenteen iritzia, Espainiako Federazioak finala publiko barik jokatuko dela konfirmatu ostean:
Aperribay: ''Realak agintariek erabakitakoa babesten du''

Jokin Aperribay Realeko presidenteak adierazpenak egin ditu Errege Kopako finala publikorik gabe jokatzeari buruz Espainiako Futbol Federazioarekin bi klubek izan duten batzarraren ostean.

Zupiria: ''Ez zaigu arrazoizkoa iruditzen publikoari estadioetako ateak zabaltzea''

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Bingen Zupiriak, ez du begi onez ikusten publikoa egotea Sevillako Cartuja estadioan jokatuko den Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalean.

Marca egunkariak iragarri duen bezala zalerik gabe jokatuko da Kopako finala. Partida apirilaren 4an izango da, Sevillako La Cartujan:
"La Federación ha apurado y aunque la decisión no es oficial, la posibilidad de ver publico presenciando la final de Copa en la grada de La Cartuja, está descartada. La decisión será firme en unos días y pese a que la Federación se reserva todavía un mínimo porcentaje, los seguidores de Real Sociedad y Athletic no podrán estar acompañando a sus equipos en la final mas larga de la competición copera".
Athletic eta Reala zain daude oraindik. Data ez da ofiziala, baina baliteke apirilaren 4an jokatzea final handia.
Finala, ikusleekin, baina Europatik kanpo geratzeko arriskua
Finala, ikusleekin, baina Europatik kanpo geratzeko arriskua

Athleticek eta Realak ateak irekita eta ikusleekin jokatu nahi dute finala. Halaxe adierazi dute bi klubek eta, gainera, Espainiako Federazioak bat egin du euskal taldeen nahiarekin.

Daten dantzak jarraitzen du
'Athletic Hiria' eraiki dute Lekeition
Athletic Club eta Reala, elkarrekin, koronabirusaren kontra eta Kopako finalaren zain

Bideo bateratua zabaldu dute bi taldeetako jokalariek, osasun alorreko langileei eskerrak emateko. Espainiako Kopako finala jokatu behar zuten gaur Athletic Clubek eta Realak Sevillan.

Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea:
Me lo han preguntado dos veces esta semana, no hay dudas : ¿ ganar la final de Copa o perderla con público?
— Aitor Elizegi (@AitorElizegi) April 9, 2020
“ Si la perdemos con público significará que estáis todos y habremos ganado esta batalla “
Os echo de menos ¿¿¿
Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalaren dataren dantzak jarraitzen du.
LaLigak eta Federazioak abuztuaren 5ean jokatu daitekeela esan dute orain. LaLigak eta UEFAk elkarrekin landutako egutegian liga uztailaren 31an amaituko zen eta ondoren, abuztuan, Kopako finala.
Hoti bai, beti COVID-19ko pandemiak uzten badu.
Dani Garciak Errege Kopako final bat jokatu nahi du Athleticekin, 'historikoa izango da euskal derbia izango delako, baina Reala edo beste talde bat izatea niri bost, nik finala jokatu nahi nuen'.
Erdilari zuri-gorriak finala jokatzea nahi duela argi utzi nahi izan du Onda Vasca-k egindako elkarrizketan.
Azken egunetan atera den azken data Realaren eta Athleticen arteko finala jokatzeko uztailaren 26a da.
Egutegi berriak ateratzen dira ia astero eta oraingoan LaLiga ekainean hasten bada uztailaren erdialdean bukatu daiteke eta modu horretan Kopako finala 26an jokatu eta Txapeldunen Ligako abuztuan.
Kopako finala publikoarekin jokatu behar dela esan du Rubialesek
Luis Rubialesek publikoarekin nahi du Kopako finala

Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Athleticeko eta Realeko zaleak nahi ditu finalean. Era berean, liga amaitzea espero duela iragarri du. (Gaztelaniaz).

Maiatzak 24 eta 25
LaLigako azken jardunaldia
Maiatzak 27, asteazkena
Liga Europako finala
Maiatzak 28, osteguna eta Maiatzak 29, ostirala
Ekitaldirik gabeko egunak
Maiatzak 30, larunbata
Txapeldunen Ligako Finala
Extremoduroren kontzertua La Cartujan, finalaren egoitza
Maiatzak 31, igandea
Erregina Kopako finala
Errege Kopako finala, atzeratuta
Realak eta Athleticek jokatuko dute 2020ko Errege Kopako finala. Argazkia: EFE
Kopako finala maiatzaren azken astean jokatzea, Realaren eta Athleticen proposamena
Odegaard eta Iñigo Martinez, San Mamesen jokatutako derbian. Argazkia: EFE
Erregearen eta Erreginaren Kopako finalei buruzko erabakia, martxoaren 25ean
Cartujako estadio. Argazkia: EFE
Sonia Perez, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Radio Euskadin izan da.
Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala dela eta ateak itxia jokatzea ez du baztertu Sonia Perez sailburuak "edozer da posible, gauzak oso azkar doaz eta egoera aldakorra da".
Sonia Pérez
2025/02/23
El Gobierno Vasco constata que el sector turístico comienza a notar las consecuencias del Coronavirus. Reconoce que habrá menos turismo extranjero, cancelaciones y ve probable más restricciones.
This is a modal window.
Zuri-gorriek horrela ospatu zuten garaipena
Honela ospatu zuten jokalariek aldagelan

Granada kanporatzeko asko sufritu eta gero, jokalariek eta zaleek elkarrekin ospatu zuten Kopako finalerako sailkapena.

Yuriren golak finalaren txartela eman zion Athletici
Horrela ospatu zuten txuri-urdinek garaipena
Mirandes - Reala partidaren laburpena
Hurrengo zuzenekoak
23 | ![]() | PILOTA | Binakakoa (play-offa): Peña-Albisu vs Zabala-Eskuza |
23 | 18:00 - 20:30 | EHF EUROPA LIGA | Super Amara Bera Bera vs HSG Bensheim Aurebach |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa