Itxi

Espainiako Vuelta 2023

20. etapa

Menchov izan da indartsuena eta Contador podiumaren gorenera igoko da

Erredakzioa

Richie Porte izan da bigarren eta Kevin De Weert hirugarren, amaiera gogorra izan duen etapan. Garaipena poltsikoan du Alberto Contador espainiarrak.

02:10
Contadorrek erasoei eutsi die Bola del Mundon

Denis Menchov (Katusha) errusiarrak irabazi du Vueltako 20. etapa, Segovia eta Bola del Mundo artean korritutakoa. Alberto Contador da behin-behineko irabazlea.

20 txirrindularik osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina Menchov eta Richie Porte (Sky) bakarrik heldu dira azken kilometroetara. Helmugarako 100 metroren faltan, erasora egin du errusiarrak eta bera izan da nagusi 4h.48,49 denbora eginda. Igor Antonek hamalaugarren bukatu du, 4:24ra. Sailkapen nagusian, bederatzigarren postuan dago Anton eta hamargarrenean Beñat Intxausti.

Purito Rodriguez izan da faboritoen artean onena, eta irabazleak baino 3:35 gehiago behar izan du. Valverde 3:56ra sartu da eta Contador, 4:16ra. Igandean Vueltako azken etapa jokatuko da, Cercedilla eta Madril artean. Contador igoko da podiumaren gorenera.

20. etapa:

.1. Denis Menchov (RUS-Katusha) 4h48:48
.2. Richie Porte (AUS-Sky) 17
.3. Kevin de Weert (BEL-Omega Pharma Quicktep) 42
.4. Fredrik Kessiakoff (SWE-Astana) 1:16
.5. Romain Sicard (FRA-Euskaltel Euskadi) 1:39
.6. Eros Capecchi (ITA-Liquigas) 2:30
.7. Maxime Bouet (FRA-AG2R) 2:39
.8. Simon Geschke (GER-Argos Shimano) 3:14
.9. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 3:31
10. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 3:56
...
14. Igor Anton (EUS-Euskaltel Euskadi) 4:24


Sailkapen nagusia:

.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 82:14:52
.2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 1:16
.3. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 1:37
.4. Christopher Froome (GBR-Sky) 10:16
.5. Daniel Moreno (ESP-Katusha) 11:29
.6. Robert Gesink (NED-Rabobank) 12:23
.7. Andrew Talansky (USA-Garmin) 13:28
.8. Laurens Ten Dam (NED-Rabobank) 13:41
.9. Igor Anton (EUS-Euskaltel) 14:01
10. Beñat Intxausti (EUS-Movistar) 16:13